Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Marisol Garmendiak, Maider Etxebarriak eta Nora Abetek erantzun sozialista baten alde egin dute euren hirien erronkaren aurrean, pertsonekiko konprometitua eta ingurumenarekiko begirunetsua denarekin

Hiru hiriburuetako alkatetzetarako PSE-EEren hautagaiek Donostian, Gasteizen eta Bilbon lidergo aldaketa baten beharra dagoela defendatu dute
Mikel Torresek, Izaskun Gomezek eta Michel Montesek adinekoei eman beharreko arreta eta ekonomia bultzatzea jarri dituzte udal-ekintzaren gakotzat

1. argazkia
Las candidatas socialistas a las alcaldías de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, Donostia/San Sebastián, Marisol Garmendia, y Bilbao, Nora Abete, durante la Conferencia Municipal "Por una Euskadi mejor-Euskadi hobea" | Foto: Socialistas Vascos

Donostiako, Gasteizko eta Bilboko alkate izateko hiru hautagai sozialistek udal-politiken lidergo aldaketa baten beharra dagoela defendatu dute, PSE-EEk protagonismo handiago izan dezan pertsonekin konprometituak eta ingurumenarekin begirunetsuak izango diren hiriak eraikitzeko. Marisol Garmendiak, Maider Etxebarriak eta Nora Abetek erantzun sozialista bat ematea aldarrikatu dute hiru hiriburuek dituzten etorkizuneko erronken aurrean, Euskal Sozialistek “Por una Euskadi mejor-Euskadi hobea” lemarekin Donostian egin duten Udal Konferentzian.

Jose Antonio Santano Irungo alkateak “Hiriak, Euskadi hobeago baten eragileak” izenburuarekin gidatu duen lehen mahai-inguruan, euskal hiriburuetako alkatetzetarako hiru hautagai sozialistek udaletatik koiuntura zail baten ondorioak, bereziki Covid-19aren pandemia garaian, arintzeko bultzatu izan den kudeaketa sozialista egokia azpimarratu izan dute, eta hiriek espazio berdinzaleagoak, berdeagoak eta justizia sozial handiagokoak izateko eraldaketak defendatu dituzte. 

Donostiako Alkatetzarako hautagaiak, Marisol Garmendiak, adierazi du Alderdi Sozialistak “esan eta egin” egiten duela, eta kudeaketa eraginkorra dela, hain zuzen ere, “sozialisten identitate-ikurretako bat”. “Pertsonei begiak eta aurpegia jartzea. Donostiar bakoitza izan da gure proiektu estrategikoa”, nabarmendu du. Gobernatzeko orduan beste alderdiekin diren aldeak azpimarratu ditu Garmendiak, herritarrekiko hurbiltasuna eta enpatia ardatz hartuta. “Hiria egitea politika egitea da. Ez da berdin gobernatzen sozialdemokrata izanez edo eskuinekoa izanez. Guk ideologia bat, konpromiso bat eta eskubide berdintasuna defendatzeko balioak ditugu”, esan du.

Maider Etxebarria Gasteizko alkatetzarako hautagaiak, bere aldetik, esan du pertsonak konturatu direla “sozialistek inolako karrankarik gabe egin izan duten kudeaketa onaz”. “Gidaritza lotzea eta sozialisten indarrarekin gobernuak gehiengo sozialaren mesedetan gure ustez bide hoberena izango zenera biratzea lortu izan dugu”, adierazi du. Beste erakunde batzuekin izandako lankidetza ere nabarmendu du Etxebarriak, adibidez Eusko Jaurlaritzarekin Idoia Mendia lehendakariordeak zuzentzen duen Lan eta Enpleguaren sailburutzarekin izandakoa. Azkenik, Gasteiz hiri “bizi, feminista eta ingurumen balioak dituena” izatearen alde egin du.

Nora Abetek, Bilboko Alkatetzarako hautagaiak, berriz, esan du sozialistek “gobernatzeko beste era bat” dutela, pertsonengan fokalizatua. “Erakunde guztietan erakutsi izan dugu gure apustu oso argia deskontuen bidez garraio publikoa bultzatzea bezalako gaietan”, adierazi du. Birnaturalizazio gehiagoko eta isurpen gutxiagoko hiriak eraikitzearen aldarri egin du Abetek, pertsonengan zentraturik egongo den eta belaunaldi arteko bizikidetza sustatuko duen hiri baten aldekoa, alegia. “Egokitu beharrean gara, ausartak izan behar dugu eta erabakiak hartu behar ditugu etorkizun horri bidea egiten laguntzeko”, esan du.

📸Familiako argazkia Udal Konferentzian izan diren euskal alkate eta zinegotziekin. #PorUnaEuskadiMejor#EuskadiHobea âœŠðŸ»ðŸŒ¹ pic.twitter.com/P62eTVVW54

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 1, 2023

“Gure herrien garapenerako politika hurbilak” izeneko mahai-ingurua Mikel Serrano Zumarragako alkateak gidatu du, eta beste hiru alkatek, hain zuzen Izaskun Gomezek (Pasaia), Mikel Torresek (Portugalete) eta Michel Montesek (Iruña Oka) azpiegituretan eta erantzun sozialean egindako inbertsioak aldeztu dituzte. “Ezohiko legegintzaldi” honetan pandemiak ekarri zituen zailtasunak gogoratu izan dituzte hirurek, eta une horietan, bereziki, adinekoen edo baliabide gutxieneko familien arretarako edo eskolako klase telematikoak jarraitzeko Interneterako ordenagailurik edo konexiorik ez zuten ikasleei laguntzeko sortu ziren beharrak aletu dituzte. 

Izaskun Gomezen esanetan, Pasaiak legegintzaldian egin izan dituen 160 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak ezin dira gutxietsi EH Bilduko ordezkariek egiten duten bezala, eta gogoratu du lurraldeko eremu hondatuenetako bat ari direla eraldatzen pertsonen beharrei erantzuteko. Mikel Torresentzat lehentasuna da hiri bizigarriago bat, adinekoentzat erosoagoa eta aisialdirako espazioak dituena etengabe eraikitzen joatea, batez ere, biztanle-dentsitate handiko udalerri txiki bat delako. Eta esan du alkateak herritarren aurrean aurkezteko txarteletako bat izan behar duela baliabide publikoen kudeatzaile arduratsuak direla aitortzea.

Michel Montesek esan du industriarik gabeko udalerri bat ekonomiarik gabeko udalerria dela, eta osasun-arretak edo mugikortasunak Iruña Oka bezalako udal batean duten garrantzia azpimarratu du, kontuan izanik bost biztanlegune dituela eta bertako bizilagunak oso sakabanatuta bizi direla.

Mikel Serranok, bere aldetik, gehiengo osoz gobernatzen du Zumarragan, eta udalerrian komunitate energetikoak betetzen ari diren eginkizuna azpimarratu du, baina baita adinekoekiko arreta edo tokiko ekonomia ere. Eta Eusko Jaurlaritzako sail sozialistekin izandako kolaborazioa nabarmendu du.