Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Botoa PP eta Vox geraraziko ez dituenari ematea botoak eskuinari oparitzea da”

PSE-EEko idazkari nagusiak Alderdi Sozialistaren inguruan “ahaleginak batzeak” duen garrantzia azpimarratu du Gasteizen egindako ekitaldi batean

Daniel Senderos: “PP lau urte egon da Espainiako herritarrei laguntzarik txikiena ere eman gabe zoritxarraren aurrean, eta egindakoa indargabetzera mugatzen da bere proposamen bakarra”

Julia Liberal: “Feijoo jaunaren kanpaina deialdia ezbaian jartzea izan da, hauteskunde prozesua auzitan jartzea eta Correoseko langileen lanaren gainean zalantzak eragitea

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por los cabeza de lista al Congreso y al Senado por Álava, Dani Senderos y Julia Liberal, la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González, y la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, botoa Alderdi Sozialistaren inguruan biltzera egin du dei, eskuina boterera iristea saihesteko biderik eraginkorrena delakoan. Anduezaren iritziz, egungo testuinguruan botoa beste alderdi politikoei emanez areagotu egingo lirateke PPren eta Voxen irabazteko aukerak. “Botoa PP eta Vox geraraziko ez dituenari ematea botoak eskuinari oparitzea da”, adierazi du.

Gasteizko Urrezko Zeledonen plazan egin den ekitaldian, eta Dani Senderos eta Julia Liberal, hurrenez hurren Arabatik Kongresurako eta Senaturako zerrendaburu direnak ondoan zituela, “boto bakar bat ez galtzeak” duen garrantzia azpimarratu du Anduezak, eserleku bat lortzeko gutxieneko ehunekora iritsiko ez diren edo inbestiduran “nor babestuko duten” esaten ez duten alderdiei aipu eginez. “Gauza bat egingo dutelakoan pentsatuz botoa eman baina gero kontrakoa egiten dutela ikusteko arriskatzea da. Horregatik, igande honetan ez dago botoa Alderdi Sozialistari ematea ez den beste aukerarik”, esan du.

Buruzagi sozialistak eskerrak eman dizkie Correoseko eta komunikabideetako langileei kanpaina honetan egin izan duten lanagatik, eta konfiantza bere alderdian jartzeko arrazoi batzuk azpimarratu ditu, jendeari “garbi hitz egiten” diotelako eta baldintza zailetan “kudeaketa ona” egin izan dutelako, Espainia “kudeaketaren adibide” bihurtuz Europaren aurrean, “Espainia hainbeste maite dutela diotenen trabak traba”. Eta ekonomiak eta enpleguak izan duten joera nabarmendu du, errealitate zeharo kontrastagarriekin, esaterako Euskadin azken 14 urteetan langabeziak izan duen tasarik txikiena, %7,4 hain zuzen, atzo jakin zen datuaren arabera. Horrez gain, honako hau azpimarratu du: “Gobernu zintzoa gara, ez dugu inongo iraganik ezkutatu beharrik eta bere telefonoak erakutsi ditzake barruan zer dagoen kezkatu beharrik gabe”.

Botoa PP eta Vox geraraziko ez dituenari ematea botoak eskuinari oparitzea da.

 

Ez dezagun boto bakar bat ere galdu:

 

❌eserleku bat lortzeko gutxieneko ehunekorik lortuko ez duten alderdietan

 

❌inbestiduran nor babestuko duten esaten ez duten alderdietan

 

#U23, #VotaPSOE ✊?? pic.twitter.com/7MOiwJRLDQ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 21, 2023

PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du hauteskunde kanpainak agerian utzi dituela PPren kontraesanak, “ukatu egiten dutelako Voxekin hitzartuko dutenik, egin egingo dutelako”. “Jakin beharra duzu pentsioak igoko dituztela diotenean ez dutela egingo. Jakin beharra duzu indarkeria matxistaren kontra borrokatuko dutela diotenean Berdintasun Ministerioa ezabatuko dutela, eta jakin behar duzu klimaren aldaketak kezkatzen dituela diotenean klima aldatzen ari denik ukatu egingo dutela”, gaineratu du.

Diputatuen Kongresurako Arabako zerrendaburu Daniel Senderosek esan du hiru betekizun daudela hauteskunde hauetan aukeratzeko orduan: alderdi bakoitzaren balantzea, datozen lau urteetako proposamenak eta nor dagoen pertsona bakoitzaren ondoan, eskuina ala ezkerra.

“Eskuinaren balantzeari dagokionez, ez dago kolorerik, ez dago balantzerik. Lau urte, denari ezetz esaten. Lau urte, Alderdi Popularra zelaia lokazten, Espainiako herritarrei laguntzarik txikiena ere ukatuz bizi dituzten zoritxarren aurrean. Eskuinak ez du proposamenik, bere programa gobernu sozialistak egin izan duen guztia indargabetzera mugatzen delako”, azaldu du.

Pertsona bakoitzaren ondoan nor denari buruz, berriz, esan du Alderdi Popularra jende boteretsuaren ondoan dagoela: “Zugandik hurbil nor den horretan, eskuina ala ezkerra, badago bai kolorea, Feijook fortuna handientzat berreskuratu nahi dituen billeteen eta bankaren eta enpresa energetikoen irabazi handien kolorea, alegia. Senderosen esanetan, Feijook horiek gehiago irabaz dezaten nahi du, Estatua ahultzea, baliabide publiko gutxiago egotea eta osasungintza, hezkuntza, pentsioak eta politika sozialak murriztea”.

Daniel Senderosek uztailaren 23ak duen garrantzia azpimarratuz eman dio amaiera bere hitzaldiari. “Igandean erabakitzen da pentsioen balioa handitzen joango den eta datozen belaunaldientzat ziurtatuko diren ala murriztu eta pribatizatu egingo diren. Langileentzako enplegu finkoak jarraituko duen ala lan prekarioa itzuliko den. Emakumeak berdintasunean oinarritutako herrialde batean bizitzen jarraituko duten ala Abascalen eta Feijooren matxismoak posizioak irabaziz joango diren herrialde batean biziko diren”.

Julia Liberalek, Senaturako Arabako hautagaiak, bere aldetik, sozialistek kanpaina honetan herritarren aurrean aurkeztu izan dituzten proposamen guztiak Feijook egin izan duenarekin alderatu ditu. “Hauteskunde hauetarako deialdia ezbaian jartzera, hauteskunde prozesuan zalantzak sortzera, Correoseko langileen lana eta gardentasuna auzitan jartzera eta, batik bat, legegintzaldi honetan aurrerabiderako lortutako akordio guztiak indargabetuko dituztela ohartaraztera mugatu da”.

“Pertsonak axola zaizkigu”

Julia Liberalek esan du Alderdi Popularrari ez zaizkiola axola langileak, eta popularren kezka material soilen aurrean sozialistei pertsonak axola zaizkiela. “Haurrak axola zaizkigu, eta hezkuntza doakoa eta kalitatekoa izatea nahi dugu horientzat; nerabeak axola zaizkigu, euren kezkak, euren aisialdiak eta osasun mentalak; gazteak axola zaizkigu, euren lan prekarioak, euren soldata mileuristak, alokairurako eta etxebizitza erosteko dituzten zailtasunak. Emakumeek axola zaizkigu, soldata-arrakalak eta pentsioak, emakume izateko ala ez izateko, familia bat eratzeko ala ez eratzeko duten eskubideak, lanbide arloan garatzeko, inoren jabetzakoak ez izateko eta babesa emango dien Gobernu bat izateko aukerak. Herrialde honetako emakume guztien eta bakoitzaren askatasun pertsonalak axola digu. Axola zaizkigu gure adinekoak, herrialde hau aldatzearren horrenbeste borroka egindakoak izaki”.

Senaturako hautagaiak botoa eskatu die besterentzat onena opa duten arabar tolerante guztiei: “Botoa eskatzen diet ondo bizi nahi duten eta auzokoa ere ondo bizitzea nahi duten arabar tolerante eta pentsamendu irekiko guztiei, sozialistentzat pertsona guztiak kabitzen direlako Araban, Euskadin eta Espainian, ez bakarrik pedigria dutenak”.