Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Zuek zarete gure apustu onena eskuinari eta eskuin muturrari galga jartzeko; U23an zuekin, gazteokin, izango gara hauteskundeak irabazteko”

PSE-EEko idazkari nagusiak mobilizaziorako deia egin du eta enplegu eta etxebizitza politikak eta gazteei zuzendutako hauteskunde proposamenak gogoratu ditu

Daniel Senderos: “Gazteak izan behar dira lortutako aurrerapenen defendatzaileak, ezin dute ziurtzat eman beti egongo direnik, demokrazia eta eskubideak egunero defendatu behar direlako”

Maria Nanclares: “Pedro Sanchezen eta Alderdi Sozialistaren kudeaketa da gazteok emantzipatu ahal izateko dugun berme bakarra”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a los candidatos alaveses al Congreso y el Senado, Dani Senderos y Julia Liberal, la Secretaria General del PSE-EE, Cristina González, y la Secretaria General de Juventudes de Álava, María Nanclares | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Alderdi Sozialistari emandako botoa dela aukera baliagarri bakarra PPk eta Voxek eskubideak eta askatasunak murrizteko planeatuta duten mehatxua kolpetik geratzeko, eta uztailaren 23ko hauteskundeak irabaztera irteteko dei egin die gazteei. “Zuek zarete gure apustu onena. Ezazue utzi zuen gurasoek gaindituta zegoela uste zuten garai ilun baten putzuan erortzen. Galga jarri beharra dago eskuinari eta eskuin muturrari. Uztailaren 23ko igandean zuekin, gazteokin, egongo gara hauteskundeak irabazteko”, adierazi du.

Eneko Anduezak ekitaldi politiko batean hartu du parte Vitoria-Gasteizen Daniel Senderos Kongresurako arabar zerrendaburuarekin eta Maria Nanclares lurralde horretako Gazteria Sozialisten idazkari nagusiarekin batera.

“Zuen botoekin kontatzen dugu, Ongizate Estatuan, zerbitzu publikoetan, berdintasunean, xenofobiaren eta arrazismoaren kontrako borrokan, genero indarkeriaren aurkako batailan sinesten duten pertsona guztiekin. Zuekin kontatzen dugu, Espainia moderno eta solidario batean, klimaren aldaketaren kontrako borrokan konprometiturik denaren Espainia baten sinesten dugun guztiok bat egiteko. Boto guzti horiekin, ziur irabaziko dugu”, esan du.

Gazteei kezka eragiten dieten gai batzuk aztertu ditu euskal buruzagi sozialistak, besteak beste, hauek: enplegu duin bat lortzea, bizitza-proiektu bati heldu ahal izateko, edo etxebizitza baterako aukera. Enplegua sortzen zifra errekorrak lortu izan direla gogoratu du, eta beste neurri batzuk ere aipatu ditu: gutxieneko soldataren igoera, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera martxan jartzea, edo Lan Erreforma bera, eskuinak historikoki ukatu nahi izan dituen eskubide eta aurrerapen sozialak lortzeko giltzarri izan den tresna, hain zuzen.

Etxebizitza Lege berriari buruz, berriz, beste indar politikoei eskatu die ez dezatela orain beretzat hartu behar ziren neurriak martxan jartzearen meritua, eta gogoratu du EAJren ezezkoaren arren sozialisten bultzadari esker Euskadik araudi propio bat duela 2015. urtetik. Iñaki Arriola sailburuak zuzentzen duen sailari esker Eusko Jaurlaritzan martxan dauden beste ekimen batzuk ere gogoratu ditu, adibidez, 300 euroko zuzeneko laguntza, Gaztelagun, 36 urtetik beherakoentzat alokairuko sustapenetan diren %40ko erreserba-kupoak, edo zuzkidura-alojamendu deiturikoak, horietako ehun inguru ari direlarik amaitzen Vitoria-Gasteizen.

“Euskal Legea aurrerapen oso garrantzitsua izan zen. Baina orain beste urrats bat eman da; izan ere, tenkatutako eremuak deklaratzeko aukera aurreikusten du Espainiako Etxebizitza Legeak, eta alokairuei tope bat jartzea, erkidegoek horretarako eskumenik ez dutenean”, adierazi du.

Gazteei bereziki zuzenduta programa sozialistan aurreikusten diren beste neurri batzuk ere zehaztu ditu Anduezak, 24 urte arteko ikasleentzat doako hiri-garraioa izatea, unibertsitateko eta Goi Mailako LHko ikasketen doakotasuna lehen aldian gainditzen dutenentzat, Batxilergoko ikasleentzako nazioarteko elkartrukeak, LHko 250.000 plaza berri edo gazteen langabeziaren kontrako txoke-plana, kasurako.

Herrialde aniztun eta berdinzalea

Zuek zarete gure apustu onena.

Ezazue utzi zuen gurasoek gaindituta zegoela uste zuten garai ilun baten putzuan erortzen.

Galga jarri beharra dago eskuinari eta eskuin muturrari.
#U23-an gazteekin kontatzen dugu hauteskundeak irabazteko.

#Adelante #EspañaAvanza #VotaPSOE pic.twitter.com/JGy4x2ivu2

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 15, 2023

Daniel Senderos, Diputatuen Kongresurako zerrendaburu dena, gazteei zuzendu da esateko “Alderdi Sozialistak haien alde egiten duela apustu, libreak izan daitezen, nahi dutenak izan ahal daitezen, gure seme-alabek aukera berdinak izan ditzaten, gure gazteak aurrera egiten joan daitezen herrialde aniztun eta berdinzale batean”. Gazteei zuzenduz, halaber, esan die eurak izan behar direla “lortutako aurrerapenen defendatzaileak”, ezin dute ziurtzat eman horiek beti egongo direnik, “demokrazia eta eskubideak egunero defendatu behar direlako”.

Daniel Senderosek gogoratu du Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentearekin herrialde aniztunago eta berdinzaleago bat lortzeko apustu egin zela, “non gutako gazte bakoitza bertan hazi zedin, nahi zutenak izanez, epaituak izateko beldurrik gabe eta non neska bakoitza eurentzat bidezkoago izango zen herrialde batean bizi zedin”.

Eta esan du Pedro Sanchezen Gobernuarekin erabatekoa izan dela gazteen aldeko apustua, gazteei hobeto eta duinago bizitzea ahalbidetu izan dieten neurriekin. “Ezin zitekeen izan, gure gazte argi askoak soldata prekario batzuekin bizitzen. Horregatik, 1.000 eurotik gora igo izan dugu Lanbide arteko Gutxieneko Soldata, Etxebizitzaren Legea onartu dugu, horrako sarbidea izan dezaten, eta gazteen alokairu-bonua onartu dugu, euren bizi-proiektuan laguntzeko”. Eta beken partidan izan den igoera ere nabarmendu du Senderosek, inbertsio historikoa egin delako. “Bekak indartzearekin sinesten dugu, eta horren aldeko apustua egiten dugu, herrialde honetako langileen seme-alabek gehien-gehien dituztenen bezalako aukera berdinak izan ditzaten euren ikasketetan”, esan du.

Gutxieneko soldataren igoera

Arabako Gazteria Sozialisten idazkari nagusiak, Maria Nanclaresek, bere aldetik, gazteak emantzipatzeko Alderdi Sozialistak egiten duen kudeaketaren garrantzia azpimarratu du. “Pedro Sanchezen eta Alderdi Sozialistaren gestioa da gazteok dugun berme bakarra emantzipatu ahal gaitezen, etxe bat erosi ahal izateko, eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoerak gehienbat emakumeen eta gazteen onerako izana”.

Maria Nanclaresen iritziz, hauteskundeetan aurreraka ala atzeraka egitearen kontua dago jokoan pentsioen errebalorizazioren, osasungintza publikoaren –osasun mentalari arreta berezia eskainiz– gaietan eta Eutanasiaren Legean, “mugarri bat dena duintasunez hil nahi dutenentzat”, Mariaren esanetan.

Gazteria Sozialistaren idazkari nagusiak iraganeko politikak egiten dituztenen kontra borrokatzera animatu ditu gazteak, PPri eta Voxi aipu eginez, eta Alderdi Sozialistak sustatzen dituen eskubide eta askatasunetan aurrera jarraitzera. “Borroka egin behar dugu langabezia-indizerik handienak jasanarazi izan zizkigutenek itzularazi nahi duten lan erreforma nahi dutenen kontra, ETA talde terrorista berpiztu nahi dutenen kontra, hauteskunde hauek ere badirelako emakumeen askatasunarena, abortatzeko gure eskubidearena, ama izatea beti izan behar lukeelako aukera bat, inoiz ez ezarpen bat, genero indarkeria badelako eta hil egiten duelako, asko hiltzen duela berrestearena, eta klimaren aldaketaren kontrako borrokarena.