Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratian

Eneko Andueza: “Ez da inolako eskumenik inbaditzen Etxebizitzaren Lege berriarekin, Euskadin dugunaren osagarria delako”

Euskadi Irratiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketa batean, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du arau berriak “kalteberena babesteko” balio duela.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, balorazio positiboa egin du Espainiako Gobernuak sustatutako Etxebizitzaren Lege berria onartzeko lortu den akordioa. Demokrazian alor horretan den lehen arau integrala da. Anduezaren esanetan, lege berri horrek etxebizitza duin baterako aukera bermatzen du, batik bat, kolektibo kalteberentzat, herritarrentzat baldintza eskuragarriagoak jarrita.

“Ez da inolako eskumenik inbaditzen Etxebizitzaren Lege berriarekin, Euskadin dugunaren osagarria delako. Kalteberena babesteko balioko du, eta alokairuak arautzeko aukera jarriko du mahai gainean, espekulazioak jotako merkatua saihesteko”, adierazi du.

“Ez da inolako eskumenik inbaditzen Etxebizitzaren Lege berriarekin, Euskadi-n dugunaren osagarria delako. Kalteberenak babestuko dituen politikak bultzatzeko tresna gehiago izateko aukera emango digu.  #DefiendeLoQuePiensas
📻 @Boulevardeitb pic.twitter.com/EDP6gMTdYS

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 18, 2023

Buruzagi sozialistaren esanetan, arau berri horri esker, “udalerriei eta foru aldundiei erremintak eta tresnak” emango dizkie etxebizitza-politikaren antolamendurako. “Lege aitzindaria da, Europaren abangoardian jartzen gaitu etxebizitza politiken alorrean”, adierazi du. Eta ukatu egin du eskumenak inbaditzen direnik, Euskadin “honez gero dugun legea osatzera datorrelako”, haren hitzetan.

Ildo horretan, Anduezak balioa eman nahi izan dio “politika onaren gauzatze eta jarduketari”, eta Iñaki Arriola sailburu sozialistak zuzentzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak egiten duen lana jarri du adibidetzat.