Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Ez dago etorkizunik ekonomikoki bideragarria eta gure beharrei erantzuteko gai izango den lehen sektorerik gabe”

PSE-EEko idazkari nagusiak Eltziegon bildu ditu zuzendaritza sozialistak, talde parlamentarioak eta sailburuak, eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueren “betekizun estrategiko nola zeharkakoa” azpimarratu du

“Inbertsioak erregai fosilei lotuta egoteari uzteko administrazio publikoen konpromisoa jasoko duen Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege bat izateko egingo dugu lan”, iragarri du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González, la Vicelehendakari y consejera de Trabajo y Empleo, Idoia Mendia, el Secretario de Organización del PSE-EE, Miguel Ángel Morales, y la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, lehen sektoreak betetzen duen eginkizun estrategiko nola zeharkakoa azpimarratu du Eltziegon, eta esan du sektoreak ekonomikoki bideragarria izan beharra duela gizarteak dituen beharrei erantzuteko. Nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerek elikagai osasuntsuak eskaintzeko orduan betetzen duten eginkizuna azpimarratu du buruzagi sozialistak, baina baita landa eremuko populazioa finkatzeko, lurralde kohesioa bultzatzeko, ingurumena babesteko edo turismoa bezalako beste jarduera batzuk ezartzea errazteko mekanismo gisa ere.

“Ulertu behar dugu ez dagoela etorkizunik ekonomikoki bideragarria eta gure beharrei erantzuteko gai izango den lehen sektorerik gabe. Pertsonei elikagaiak ematea, horiek klimaren aldaketatik babestea, horren ondorioak gerarazten saiatzea, ingurunea zaintzea, landako populazioari eutsi eta handitzea dira, besteak beste, lehen sektoreak betetzen dituen eginkizunetako batzuk. Sektore estrategikoa, zeharkakoa da horregatik”, azaldu du.

Anduezak Arabako Errioxako Eltziego herrian biltzera deitu ditu PSE-EEko Batzorde Betearazlea eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar taldea. Bileran parte hartu dute, halaber, Idoia Mendia lehendakariordeak eta Iñaki Arriola eta Javier Hurtado sailburuek. Azken hori zuzendaritzako kide ere bada.

“Gure osasuna babestu nahi dugu, kalitateko elikagaiak bermatu nahi ditugu, basamortutzea saihestu, landa eremuko despopulazioa borrokatu. Zorionez, sektore berritzaile bat dugu inguru honetan, garai berrietara egokitzen jakin izan duena, eta lehen lerroan dago orain. Baina komeni da arduratsuak izatea, dugun ondarea babestea. Ez dago etorkizunik, ezta Arabako Errioxarik ere, ez hemen ez inon, lehen sektore errentagarri eta modernorik gabe.

Lehendakarigai ere denak azpimarratu du datozen hauteskunde autonomikoetan PSE-EEk programan jasoko duela ustiakuntzen bideragarritasunerako kezka hori, eta baita belaunaldi aldaketa eta emakumeek jabetzarako eta ekoizpen- eta merkaturatze-enpresen zuzendaritzarako aukera izatea ere. Eta administrazioen laguntza izango dutela bermatu du.

“Kontu horiek jorratuko ditugu gure programan. Ustiakuntzak errentagarriak izatea bermatu nahi dugu, Elikagai Katearen Legea betetzea, elikagai osasungarrien eta kalitatezkoen hornidura bermatuta izatea. Emakumeak ustiakuntzen titulartasuna izateko, belaunaldi aldaketa bermatzeko eta gazteak erakartzeko urratsak eman nahi ditugu. Landa-guneak eta bertako bizilagunek heldu behar diote lan horiei, baina sozialistek lagundu egingo dugu horiek baldintza onenetan garatu daitezen, erakundeen babesa eta lankidetza bermatuta.

Gure osasuna babestu nahi dugu, kalitateko elikagaiak bermatu nahi ditugu, basamortutzea saihestu, landa eremuko despopulazioa borrokatu.

Ez dago etorkizunik, ezta ere Arabako Errioxarik, ez hemen ez inon, lehen sektore errentagarri eta modernorik gabe. #Cambiaelguion pic.twitter.com/4QXMXMwaz6

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 18, 2023

Anduezak hizpide izan du, halaber, laster egingo den Trantsizio Energetikorako eta Klimaren Aldaketarako Legearen behin betiko idazketa, azken urratsak ematen ari baita Eusko Legebiltzarrean. “2045. urterako gure ekonomiaren deskarbonizazioa helburu duen lege bat nahi dugu. Eta atzean utzi behar dugu erregai fosilei lotutako gure historiaren orria. Hori dela eta, inbertsioak erregai fosilei lotuta egoteari uzteko administrazio publikoen konpromisoa jasoko duen Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege bat izateko egingo dugu lan”, azaldu du.

Gasa bilatzera zuzentzen diren enpresen desinbertsioak izango dira legeria berriaren alderdi nabarmenetako bat, eragiketa horretatik datozen funtsak energia berriztagarrietan inbertitzeko konpromisoarekin batera.

“Euskadiko Hidrokarburo Baltzua behin betiko ixtea nahi dugu, baina etorkizun garbi eta bidezko bat eraikitzera zuzentzen den lege bat ere nahi dugu. Horregatik, lege horrek desinbertsio horretatik etorriko diren funtsak horren faltan ditugun energia berriztagarrien beharrezko garapen eta zabalkundera zuzentzeko konpromisoa jaso dezala nahi dugu. Badakizue kontsumitzen dugun energiaren %70a inportatu egiten dugula eta Euskadin berriztagarrien %16a bakarrik ekoizten dela”, gogoratu du.

Teresa Rivera presidenteordeak nazioarte mailan erakutsitako lidergoa ere goraipatu du Anduezak, duela gutxi COPen, Klimaren Munduko Gailurrean, egin duen moduan, eta baita Jose Ignacio Asensio ahaldunordeak Gipuzkoako Aldundia bezalako erakundeetan egindako lana.

“Eskatzen zorrotzak izan behar dugu, komenigarria da, jada hemen dagoen errealitate batekin engaiatu behar gara. Klimaren aldaketaz, gure ekonomia eraldatu beharraz, energia berriztagarriak bilatzeaz jardun izan dugu hitz egiten hamarkadetan. Berandu gatoz, egia da, baina gure eremuan erabakiak hartzeko garaiz gabiltza, Klimaren Aldaketaren Legearekin gertatzen den moduan”, azaldu du.