Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistek garbi daukagu gobernuetan jendearen bizitza hobetzeko gaudela, gizarte-ezkutua indartuz eta urratsak emanez hazkunde bidezkoago baterantz”

PSE-EEren idazkari nagusiak hauteskunde ondorengo itunek helburu nagusi bati erantzungo diotela gogoratu du Iruña Okan: sozialistek defendatzen dituzten politikak aurrera ateratzea

Michel Montesen kudeaketa jarri du adibide gisa Cristina Gonzalezekin batera arabar udalerako zerrenda aurkeztean, berrautaketara aurkeztuko baita

Michel Montes: “Erreferenteak gara Araban, ez bakarrik sozialistek gobernatzen dugulako, euro bakar bat zor gabe zerbitzu publiko ugari eskaintzeko gauza garelako baizik”

Cristina Gonzalez: “Michelek ezberdinen arteko elkarrizketaren eta topaketaren buru izan da, ez bakarrik gehiengoak lortzeko, baita Udala guztientzako zabalik den etxe bat nola izan behar duen erakusteagatik ere”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la Secretaria General del PSE-EE de Álava y candidata a Diputada General, Cristina González, y el candidato a la Alcaldía de Iruña de Oca, Michel Montes | Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek herritarren bizi-kalitatea hobetzeari begira gobernuetan bete duten eginkizuna azpimarratu du, eta adierazi du maiatzeko hauteskundeen ondorengo akordioen interesa ez datzala Alderdi Sozialistak norekin itunduko duen, zertarako itundu dezakeen baizik, eta zer neurritan izango den aurrerapen bat udalerriarentzat. Anduezak berretsi du akordioak herritarren ongizatea ziurtatzeko bilatu behar direla, hori izan behar duela ardatz nagusia, eta sozialistak hauteskundeetara “Iruña Okan, Gasteizen eta aurrera irteteko PSE-EEren ideien, erabakimenaren eta gaitasunaren geroz premia handiagoan diren udalerri gero eta gehiagotan gobernatzeko borondatearekin” joango direla azaldu du. 

“Sozialistek garbi daukagu gobernuetan jendearen bizitza hobetzeko gaudela, gizarte-ezkutua indartuz eta urratsak emanez hazkunde bidezkoago batean, mugikortasun iraunkorra bultzatuz edo zainketen eredu berri bat eraikiz, inor atzean gera ez dadin. Sozialistak gobernuetan bagaude, sinetsirik gaude hor egonez garela baliagarrien, bai gure auzokideentzat, bai aurrera atera nahi ditugun politikentzat”, adierazi du.

Iruña Okarako Michel Montesen berrautaketarako hautagaitzaren aurkezpen-ekitaldian, Anduezak esan du Arabako udalerri hori adibide bat dela sozialistak erakundeen buruan daudenean “gauzek aurrera egiten dutela eta fokua benetan axola denean jartzen dela” ikusteko. “Politika jendearen arazoak konpontzera zuzentzen da, ez arazo berriak sortzera”, esan du. 

“Hemen ikusten da ez dela berdin nork gobernatzen duen. Ez dela berdin sozialistak egotea edo beste batzuk egotea erakundeetan. Eta horrek balio dit gobernu ezberdinetan krisiari aurre egiteko hartzen ari garen neurriez hitz egiteko, Europako funtsez, lan erreformaz, Lanbideren erreformaz, ABEEz, BGDSaz… Eta balio dit ere tokikoaz hitz egiteko, Iruña Okaz jarduteko”, esan du.

Galdera ez da norekin itunduko den #M28ren ondoren, zertarako eta norentzat egingo den baizik.

Sozialistek garbi daukagu gobernuetan jendearen bizitza hobetzeko gaudela, gizarte-ezkutua indartuz eta urratsak emanez hazkunde bidezkoago batean. #IruñaDeOca #Contigo pic.twitter.com/TrAyIicR28

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 25, 2023

Kudeaketa egoki horren eredu gisa, PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du Arabako herrialde horrek bikoiztu egin duela populazioa azken urteotan, eta %9 azpitik eusten diola langabezia-tasari. “Politika zehatz eta eraginkorrak aurrera egiteko, udalerri hobeagoak sortzeko eta Euskadi hobeago bat egiteko”, erantsi du. 

Administrazio ezberdinen arteko koordinazioak duen garrantzia ere azpimarratu du buruzagi sozialistak, eta nabarmendu du Iruña Okak lankidetza hori aprobetxatu izan duela inguruko erreferente bat izateko turismoan. “Hor dago Santa Katalina Lorategi Botanikoa; bertako alkateari eta Javier Hurtado sailburuari esker, milioi bat euro lortuko du Next Generation funtsetatik”, esan du. 

Michel Montesek, Iruña Okako alkate eta berrautaketarako hautagai denak, bere aldetik, balantze positiboa egin du sozialistek egin duten kudeaketaren gainean, eraldaketa garrantzitsua izan baitu udalerriak, bizi-kalitate handiagoa eskainiz bizilagunei. Proiektu ugari atera izan dira aurrera zorrik eragin gabe. “Erreferenteak gara Araban, ez bakarrik sozialistek gobernatzen dugulako, euro bakar bat zor gabe zerbitzu publiko ugari eskaintzeko gauza garelako baizik”, azaldu du.

Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak, Cristina Gonzalezek, Iruña Okak gobernu sozialistak egindako kudeaketa ona eta Michel Montesek Udalbatzaren buruan erakutsitako lidergoa izan ditu hizpide. “Michelek ezberdinen arteko elkarrizketa eta topaketaren buru izan da, bere nortasun-ikurra bihurtu du, ez bakarrik gehiengoak lortzeko, baita Udala guztientzat zabalik den etxe bat nola izan erakusteagatik ere, Iruña Oka bezalako udalerrietan arazoak komunak izan ohi direlako ia beti eta konponbideek ere halaxe izan behar dutelako, ahotsak batuz, proposamenak partekatuz, adostasuna lortuz”.