Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk Administrazioaren hizkuntza-profilak zehazten dituzten Derrigorrezko Betetze Indizeak Euskal Enplegu Politikaren Legean sartzea proposatu du

Gaur egun dekretu bidez arautzen diren erreferentziei lege-izaera emateko zuzenketa bat erregistratu du EEPetako euskararen eskaera maila euskal gizartearen “hizkuntza-errealitateari” hobeto egokitzeko

Pau Blasi bozeramaileak azpimarratu duenez, proposamenak “berme juridikoak jasotzen ditu, arrazoizkoa da, segurtasuna ematen die oposizioei, ez du adostasunik hausten eta zentzuzko tarte bat eskaintzen die udalei”

“Eztabaida inoiz baino polarizatuago” dagoela ikusirik, “hori geratu eta beste foro batzuetan berreltzera” dei egin du

1. argazkia
El portavoz Pau Blasi a su entrada en la sala de prensa para explicar la enmienda socialista a la Proposición de Ley de EAJ-PNV de modificación de la Ley de Empleo Público Vasco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko Legebiltzar Taldeak EAJ-PNV alderdiaren Lege-proposamenaren zuzenketa bat erregistratu du gaur Euskal Eskaintza Publikoaren Legea aldatzeko, lege-testu horretan Euskal Administrazioko lanpostuetarako Euskal Sektore Publikoan euskararen erabileraren normalizaziorako 19/2024 Dekretuan gaur egun arautzen diren hizkuntza-profilak zehazten dituzten Derrigorrezko Betetze Indizeak sartzea planteatzen duena.

Era horretan, lege-izaera eman nahi zaie Euskadiko Alderdi Sozialistarentzat euskararen eskakizuna Enpleguko Eskaintza Publikoetan eta Administrazioaren lanpostuetan egokitzeko tresnarik hoberena denari, euskal gizartearen “hizkuntza errealitatera” egokituta, desberdina baita lurralde eta herri bakoitzean.

Zuzenketak testu hau eransten dio aipatu legearen 187. artikuluari:

Euskal herri-administrazioetako erakunde bakoitzak, euskararen normalizazioari eta erabilerari buruzko plangintzarako bere denbora-tresna onartzen duenean eta bere baitan abian jarri beharreko helburuak, neurriak eta bitartekoak ezartzen dituenean, nahitaez bete beharreko indizea aplikatu beharko du, erakunde bakoitzean eta plangintzaren aldi bakoitzean derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna izan beharko duten lanpostuen guztizko kopuruaren ehunekoa zehazteko. Erakunde bakoitzak egingo duen zehaztapena arrazoizkotasun- eta proportzionaltasun-irizpideetara ere egokitu beharko da, bete beharreko lanpostuaren edo eginkizunen motaren eta mailaren arabera, eskatutako ezagutza-maila lanpostu edo eginkizun hori betetzeko eskatzen den gaitasunarekin lotuta egon dadin.

Enplegu publikora sartzeko deialdiek eta lanpostuak betetzeko, mugitzeko eta barne-sustapeneko prozesu guztiek printzipio horiek kontuan hartu eta aplikatuko dituzte”.

Zuzenketaren testuak arau orokorraren salbuespen bat jasotzen du, euskararen arnasguneetan edo bizi-guneetan kokatutako administrazioei buruzko hirugarren paragrafo batekin:

"Hala eskatzen badute, aplikazio orokor honetatik salbuetsi ahal izango dira arnasguneetan edo euskararen bizi-guneetan dauden Administrazioak, euskaldunen ehunekoa %80tik gorakoa den eremu geografiko edo sozio-funtzionalak, eta euskara eremu horretako gizarte-harremanetan erabilera normal eta orokorreko hizkuntza denean”.

Testua erregistratu ondoren, Pau Blasi bozeramaileak hau nabarmendu du testua erregistratu ondoren: “Proposamenak berme juridikoak jasotzen ditu, arrazoizkoa da, segurtasuna ematen die oposizioei, ez du adostasunik hausten eta zentzuzko tarte bat eskaintzen die hori benetan behar duten udalei”. “Egiten ez duena da, malgutasunaren eta udal autonomiaren aitzakiapean, arrazoirik gabeko gehiegikeriei atea zabaltzea, are Eusko Jaurlaritzan bertan”, esan du talde nazionalistak aurkeztutako ekimenari buruz.

“Helburua segurtasun juridikoa bada, hori gure proposamenarekin lortzen da. Helburua beste bat bada, hau da, helburua bada hizkuntza-politiketan azeleragailua zapaltzea, mailak goreneraino igotzea eta erakunde bakoitzak diskrezionalitate osoa izatea nahi duena egiteko, hor ez, hor ez gara sozialistak egongo”, zehaztu du.

“Alderdi Sozialistaren proposamenak berme juridikoak jasotzen ditu, arrazoizkoa da, segurtasuna ematen die EEPri, ez du adostasunik hausten eta zentzuzko tarte bat eskaintzen die benetan behar duten udalei.

Egiten ez duena da, malgutasunaren eta udal autonomiaren aitzakiapean... pic.twitter.com/Tjm1r7xDnx

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 30, 2026

Eztabaidaren egungo egoerari buruz itaun zaionean, ikusi du “hilabeteetako negoziazio eta eztabaiden ondoren egoera duela urtebete baino okerrago” dagoela. Herrialdeko hiru indar nagusiak elkarrengandik urrunago gaude orain dela urtebete baino, euskarari buruzko eztabaida polarizatuago dago. Hori dela eta, hau bota du: “baliteke hau izatea gelditu eta honek guztionek norabait eramaten gaituen ikusteko tenorea”. “Aztertu ez al den hobe izango lanei eta beste foro batzuetan ditugun eztabaidei berriro heltzea, emankorrak izaten ari direlako, euskarari eragiten ari diren eta eraikitzea horrenbeste kosta izan ziren adostasunak ez lehertzeko”, esan du.