Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Herritarrek bere eskubideak eta askatasunak defendatu behar dituela sinetsita emango dute botoa”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, depositando el voto para las elecciones generales del 23J | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du herritarrek gaur botoa emango dutela ez bakarrik hurrengo Gobernua hautatzea pentsatuz, bere eskubideak eta askatasunak defendatu behar dituela sinetsita emango dutela.

 “Aste batzuk daramatzagu jendeari eskatzen bozkatzera etor dadin, eta iritsi da eguna. Iritsi da itxaropenez, ilusioz, eta ekintza demokratiko honek datorren Gobernua hautatzeko bakarrik ez, gure eskubideak, hainbat eta hainbat urtez lortu izan ditugunak, defendatzeko sinetsita botoa emateko eguna.

Anduezak Portugaleten gauzatu du botoa emateko bere eskubidea emazteak eta Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi eta herriko alkateak lagundurik, eta esan du eguna erabakigarria dela etorkizunerako.

Botoa itxaropenez eta ilusioz emateko eguna da gaurkoa.

 

Hauteskunde hauek ez dute balio bakarrik datorren gobernua hautatzeko, baita hainbeste kosta izan zaizkigun demokrazia eta eskubideak defendatzeko ere. pic.twitter.com/3khgHGcuQU

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 23, 2023

“Egun zoriontsua da gaurkoa, herritarrek bihotzarekin emango dute botoa, baina baita buruarekin ere, sinetsita nago horretaz. Eguna normaltasunez joatea eta gaur gauean demokraziaren garaipena ospatzen egotea espero dugu, hainbeste lanekin lortutako eskubide eta askatasun horien garaipena ospatzen, alegia”, adierazi du.