Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #M28 Udal eta foru hauteskundeak

Eneko Andueza: “Euskadik aurrera egiten du sozialistak gobernuetan gaudenean”

Hegoaldeko Trenbide Saihesbideak Santurtziren eta Ezkerraldearen garapenean izango duen eragina nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak Raquel Sanchez ministroarekin batera Juan Andradesek herri horretan lideratzen duen hautagaitza-zerrenda aurkeztean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la presentación de la lista socialista al Ayuntamiento de Santurtzi junto a la ministra de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana, Raquel Sánchez, la candidata a diputada general de Bizkaia, Teresa Laespada, y el candidato a la alcaldía de Santurtzi, Juan Andrades | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek gobernu ezberdinetatik bultzatu izan dituzten politiken balorazioa egin du, herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu dutenak. Anduezaren esanetan, sozialistak bide-orri bat ari dira ematen instituzioei egungo erronkei heldu ahal izateko. “Euskadik urratsak ematen ditu sozialistak gobernuetan gaudenean, aurrera egiten dugulako eskubideetan, ongizatean edo inbertsioan. Eta Espainiak ere aurrera egiten du, jendearen ongizatea eta herrialdearen garapena bultzatzera zuzentzen diren politika aurrerakoei esker”, adierazi du.

Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroaren batera  egin duen Juan Andrades buru den Santurtzirako udal-zerrendaren aurkezpeneko ekitaldian, Anduezak Euskadin sozialisten sinadura daramaten eta lurraldearen egituratze handiagoa lortzeko balio duten hainbat “proiektu sakon” azpimarratu ditu. “Hemen bertan, Santurtzin, ikusten dugu Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearekin, funtsezkoa izango dena udalerriaren eta Ezkerralde osoaren garapenarentzat, salgaiak herri erditik aterako baititu, santurtziarren bizi-kalitatearen mesedetan. Funtsezko obra izango da hori Santurtzi hobeago batentzat, baita Euskadi hobeago batentzat ere”, adierazi du.

Garatze bidean diren beste plan batzuk ere aipatu ditu buruzagi sozialistak, esaterako AHTren integrazioa hiru euskal hiriburuetan, euskal Y-aren konexioa Burgosekin eta Iruñarekin, Aldirikoen transferentzia edo Bilbon, Zorrotza auzoan, trenbidea lurperatzeko den egitasmoa. “Proiektu horiek berriz ere agendan eta lehentasun artean daude Alderdi Sozialista Espainiako Gobernuan denean”, adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, goretsi egin du Pedro Sanchezek Europan erakusten duen lidergoa, eta esan du agerian uzten ari garela “erantzun sozialdemokrata bat eta ezkerreko begirada bat” nola dagoen. Horrekin batera, gogoratu du batasuneko politiketan izan den biraketa horrek gizarte-ezkutu indartsu bat eraikitzeko edo enpresen eta saltokien mesedetan ekonomian likidezia injektatzeko balio izan duela. 

Enplegu digitala eta berdea

Teresa Laespada ahaldun nagusigaiak esan du “industrian eta balio erantsiko zerbitzuetan enpleguak, enplegu onak, sortzen jarraitu beharra” dugula. “Politika industrial on bat behar dugu. Trantsizio digitalean, berdean eta demografikoan laguntzeko eta aprobetxatzeko”, esan du.

“Esan genuen bere garaian: autogobernuak harago joateko eskaintzen dizkigun gaitasunak ditugu. Sozialistentzat, izan ere, autogobernua da Bizkaia eta Euskadi hobetzeko palanka bat. Geure fiskalitatea dugu, gehiengo sozialaren ongizatea hobetzeko”, adierazi du.

Era berean, esan du Bizkaiak “bultzada berri bat” behar duela, “lidergo berri bat ausardiaz eta segurtasunez heldu ahal izateko aurrean ditugun trantsizioei. Horregatik, ahaldun nagusia izan nahi dut; 1979tik hona, Bizkaia da aldatu ez den bakarra, eta berritu beharra dago, premiazkoa da txandatzea”.

Kudeatzeko bi era

Alkatetzarako hautagai Juan Andradesek, bere aldetik, esan du datorren maiatzaren 28an santurtziarrei dagokiela “kudeatzeko guztiz ezberdinak diren moduen artean erabakitzea: bat, pasiboa eta aberatsena; bestea, berriz, aktiboa, dinamikoa, plangintzarekin eta beti etorkizunari begira dena”. “EAJ, ala Euskal Sozialistak. Geuk erabakitzen dugu”, esan du, “kontua da bizitzeko oraindik gogo handiago emango digun Santurtzi bat eraikitzea, kontua da pertsonentzako Santurtzi bat eraikitzea”.

Bere iritziz, oraingo eta etorkizuneko Santurtziren artean “erronka berriak ditugu, eta XXI. mendeko erronkentzat ez dute balio XX. mendeko konponbideek; ez da bakarrik politika egiteko beste era bat, benetako arazoak, jendeari benetan axola dietenak nola kudeatu ulertzeko era berri bat da”.

#Euskadi-n

Aurrera egin dugu eskubideetan.
Aurrera egin dugu ongizatean.
Aurrera egin dugu inbertsioan. #ContigoSanturtziGana 

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 29, 2023

Horrez gain, haren hautagaitza osatzen duen pertsona taldea nabarmendu du: “anitza zentzu guztietan, gure hiria denaren isla, eta gai dena, talde gaztea, izugarrizko ilusioarekin, gauzak aldatzeko gogoarekin, bizitzan eskarmentua handia duten pertsonak lotu zaizkiena, kualifikazio oso handiko profesionalak, ibilbide profesional luzea dutenak, alegia, bai publikoan, bai pribatuan ere, pertsonen talde bat, pertsonekin egotea gogoko dutena”.

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroak, bere aldetik, deitoratu egin du PPk Diaz Ayusoren hitzak gaitzetsi ez izana, hark aurkari politikoen kontra sekulakoak esan eta gero. “Eskuinekoek sozialistak ez gaituzte aurkaritzat, areriotzat gaituzte. Haien ustez, haiek boterean daudenean bakarrik funtzionatzen du demokraziak. Traba gara haientzat, eta ez digute aitortzen gobernatzeko dugun zilegitasuna”, adierazi du.

Politika oldarkor horiei kontrajarrita, Raquel Sanchezek esan du sozialistek “gehiengoaren eskubideak” defendatzen dituztela. “Gu ez gara aberriaren arerioak, bere aberrian gutxi batzuk bakarrik kabitzen diren eskuin hori, hori bai dela. Gure arerioa pobrezia eta injustizia dira”, esan du.

Azpiegituretako obrak ere hizpide izan ditu ministroak (Abiadura Handiko Trena, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea…), eta Euskadin aurtengo inbertsioak 747 milioi eurotik gorakoak izango direla gogorarazi du. “Konprometiturik gaude lurralde honekin”, adierazi du, eta zehaztu du proiektu batzuk, euskal Y-a edo Bilborako edo Gasteizerako sarbideak, esaterako, Iñaki Arriola sailburu sozialistak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailarekin izandako lankidetzari esker zehaztu izan direla.