Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Andueza eta Almunia euskal gizartearen eraldaketen aurrean Euskadik aurrean dituen erronkez aritu dira

PSE-EEko idazkari nagusia Joaquin Almuniarekin bildu da azken horrek Bilbora egin duen bisitan “Euroguneko gobernantza ekonomikoa: Euskadiren erronkak” izeneko hitzaldi bat emateko

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, conversa con el exvicepresidente de la Comisión Europea, Joaquín Almunia | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, gure gizarteek egun bizi dituzten eraldaketa teknologiko, sozial nola politiko sakonen aurrean Euskadik esparru industrialean eta ekonomikoan aurre egin beharrean dien erronkak jorratu ditu. Buruzagi sozialistak hausnarketa horiek egin ditu Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteorde ohiarekin izan duen bilera informal batean. Topaketa PSOEko idazkari nagusi ohiak Bilbora “Euroguneko gobernantza ekonomikoa: Euskadiren erronkak” izeneko hitzaldi bat emateko egin duen bisitaren harira egin da.

Almuniak eskaintzen duen “begirada luzearen” laguntza izatearen garrantzia azpimarratu du Anduezak, eta esan du hori dela Euskal Sozialistek datorren erkidegoko hauteskundeei begirako hautesku programa egiteko lantzen ari diren ikuspegia. “Prestatzen ari garan programak, euskal herritarren arazo berehalakoenei erantzuna emateaz gain, asmo sendoz jorratzen ditu gure garaiko erronka handiak eta datozen hamarkadetako Euskadi diseinatzeko proposamenak biltzen ditu”, adierazi du.

Luxu bat da beti Joaquin Almunia bezalako espainiar eta europar sozialista baten begirada luzea izatea.

Gure idazkari nagusi ohiarekin eta Europako Batzordeko presidenteorde ohiarekin partekatu dut Euskadik aurrean dituen erronkei buruzko analisia… pic.twitter.com/jWGiPOOBHi

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 15, 2023

Ildo horretan, bi buruzagiak bat etorri dira Euskadik Espainia eta Europa bezalako espazio bateko kide izateak eta kogobernantzarako mekanismoak sustatzeak duen garrantzia azpimarratzean. Horixe gertatu izan da, hain zuzen, legegintza honetan zehar hainbat arlotan, esaterako Next Generation funtsekin, garraiorako abonuekin, txertaketa kanpainarekin edo bonu elektrikoarekin.

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, kezka azaldu du populismoen arazoaren eta eskuin muturraren gorakadaren aurrean, eta egun hauetan Pedro Sanchezen inbestiduraren kontrako gertaerak eta kargu eta militante sozialistek bizi duten jazarpena jarri ditu adibidetzat.