Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #M28-ko udal eta foru hauteskundeak

Andueza: “Zer ez du gogoko EAJk, gure gazteek etxebizitza bat prezio eskuragarri batean lortzeko aukera izan eta bizi-proiektu bat garatu ahal izatea?”

PSE-EEko idazkari nagusiak atsekabea adierazi du alderdi nazionalista eta Urkullu lehendakaria Etxebizitza Lege berriaren aurka azaldu direlako, eskumenak inbaditzen dituelakoan. “Borondatea da falta dena”, esan du

Galdetu du EAJk ez al duen nahi foru aldundiek zerga-pizgarriak jartzerik jabeek etxebizitzak merkeago eskain ditzaten

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa y candidato a diputado general, José Ignacio Asesio, el candidato a la alcaldía de Errenteria, Isaac Palencia, y la diputada foral de Movilidad y Ordenación del Territorio de Gipuzkoa, Rafaela Romero | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek etxebizitza-politika aurrerakoiak abian jartzen egin izan duten lana azpimarratu du; politika horiek gehiengo sozialari zuzenduta daude eta, gainera, kolektibo zaurgarrienak babesten dituzte. Espainiako Gobernuak bultzatu duen lege berriaren balorazioa egin du Anduezak, eta esan du arau berriak etxebizitza babestua eta alokairukoa sustatzeko balioko duela eta bere helburu behinena lortuko duela, hau da, higiezinen prezioari eustea. Eta kritikatu egin du EAJk eta lehendakariak “eskumenak inbaditzen” direla esanez aritzea, “gertatzen dena politika horiek egiteko borondate falta denean”. “EAJk ez al du nahi foru aldundiek zerga-pizgarriak jartzerik jabeek etxebizitzak merkeago eskain ditzaten?”, galdetu du.

“Herri honek etxebizitza lege bat izango du lehen aldiz bere historian, sozialistak buruan diren Gobernu bati esker. EAJk ez du denbora galdu plazara irten eta lege horrek eskumenak inbaditzen dituela esateko. 2015ean Euskal Etxebizitza Legea aurrera atera genuenean ere EAJ aurka azaldu zen, argudiatuz dei-efektu bat eragingo zuela, populista zela, teknikoki txarra izateaz gain. Orain, berriz, Gernikako arbolaren kimua balitz bezala defendatzen dute hura. Euskal legea horren ona bada, zergatik ez zuten orduan alde bozka?”, esan du.

Isaac Palencia Errenteriko alkatetzara aurkezteko ekitaldian hartu du parte Anduezak PSE-EEko ahaldun nagusi izateko hautagai eta Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Jose Ignacio Asensiorekin batera, eta EAJ alderdiak lege berriaren aurrean azaldu duen kontrako jarrera kritikatu du. Eta galdetu du ea EAJi traba egiten al dion foru aldundiek zerga pizgarrien aldaketari heldu diezaioten, etxebizitzen jabeei euren alokairuak prezio merkeagoan jartzen lagunduko dienak eta maizterrei onura ekonomikoak ekarriko dizkienak, bai PSE-EEk, bai Iñaki Arriolak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak proposatu izan duten bezala.

Zer ez du nahi EAJk, gure gazteek etxebizitza bat prezio eskuragarri batean lortzeko aukera izan eta bizi-proiektu bat garatu ahal izatea?

Ez da eskumenak inbaditzearen kontu bat. Borondate politikoa da EAJri eta lehendakariari falta zaiena.#DefiendeLoQuePiensas pic.twitter.com/SbSqqDH41K

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 22, 2023

Anduezak hizpide izan du, halaber, EH Bilduren udalek ETAren biktimak terroristekin parez pare jartzen zituzten webguneak desaktibatzeko erabakia, Aranzadik egindako eskaera bati erantzunez, Anduezaren arabera. “Berri on batekin esnatu gara gaur. Izugarrizko poza sentitu dut hori ikustean. Ez da egongo halako duintasun gabeziarik jasango duen webgunerik. Sozialistek oso ondo dakigu norekin egon behar garen, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen ondoan gaude, biktima guztiekin. Etikaren eta moralaren irakaspen bat eman dugu sozialistek aste honetan”, azaldu du.

Errenteriari buruz, berriz, esan du edo EH Bildu edo PSE-EE, edo trabatuta segitzea edo urratsak emanez aurrerabidea jorratzea, edo paralisia edo Isaac Palencia, “sozialisten kezka delako jendeari benetan kezkatzen diena; horregatik egin genuen pentsioen errebalorizazioa, horregatik igo genuen gutxieneko soldata edo onartu genuen lan-erreforma edo borrokatu dugu klimaren aldaketa.

Asensiok alkate sozialistak erreibindikatu ditu

Jose Ignacio Asensiok, bere mintzaldian, esan du sozialistak “pertsona guztien eskubideak defendatzeko borrokatzen” direla, eta PSE-EEko alkateek garai askoz zailagoetan egindako lana ekarri du gogora. Ahaldun nagusigai denak, halaber, esan du sozialistek aurrekonturik sozialenak sustatu izan dituztela Aldundian, baita energia berdeak, komunitate energetikoak eta garraio jasangarria ere, eta konpondu egin dutela lurraldean hondakinen inguruan zegoen arazoa. “Maiatzaren 28an geure esku egongo da etorkizuna. Erraza da kontua, edo EH Bildu eta bere fantasia independentistak, tartean Elkarrekin Podemosen laguntza duela, edo Isaac Palencia buru duen jendearen alderdia”, esan du alkatetzarako hauteskundeei buruz.

Errenteriako alkatetzarako hautagai denak, Isaac Palenciak, bere aldetik, esan du M28 honetan bi ereduren arteko pultsua erabakiko dela herri horretan, “sozialistek ordezkatzen duten etorkizuneko eredua, eta EH Bilduren iraganeko eredua”, eta esan du PSE-EEren zerrenda progresisten eta “aldaketa eragilearen” hautagaitza dela. Palenciaren esanetan, bere hautagaitzak ezinbesteko lau betekizun betetzen ditu, eta hauek dira: “esperientzia, auzokide guztientzat izango den proiektu bat, taldea, eta proiektua”, eta “Errenteriak gehiago merezi du” lemari zentzua ematen dion kontuak aletu ditu, tartean mugikortasuna edo osasun-arreta bezalako funtsezko gaiak.