Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

“2021/06/18ko Batzarraren akta”

I.S. EUSKADIRA ATXIKITAKOEN BATZARRA

Eibar, 2021eko ekainaren 18a

Batzarreko buru eta idazkaritza jardunean Santiago Reyes Euskadiko bozeramailea aritzen da.

Bilkurari ekin zaio hil berria den Paco Egea gogoratuz, eta Batzar osoak esker ona adierazi dio Euskadin bizikidetza baketsua lortzearren egindako lanagatik.

1) PSE-EEren koiuntura organikoaren analisia.

Gai horren inguruan, bozeramaileak Euskadiko azken bi batzar nazionaletan izandako parte-hartzea azaldu du, 2020/10/20ko azken batzarreko hainbat alderdi nabarmenduz:

  • -  Deialdi berririk egin ez izana.
  • -  Erreplikarik/kontraerreplikarik eza.
  • -  Onartzen diren konpromisoei buruzko kontu ematea.

Horiei gehitu behar zaio Korrontea PSE-EEren barruan eztabaida eta proposamenerako espazio bat izatea sendotzeko duen kezka, eta, horren harira, uste du urratsak eman behar direla sendotze horretan, hartarako hainbat proposamen egiten dituelarik. Proposamen horiek eztabaidatu ondoren, ebazpen hauetan gauzatu dira:

  1. 1  PSE-EEren Euskadiko eta lurralde historikoetako zuzendaritza-organo nagusiek (batzorde nazionala eta probintziala) mekanismo eraginkor batzuk izateko duten beharraren gaineko eztabaida egiazko bat, alderdikide eta batzorde exekutiboen artean berdintasun giroan gauzatuko dena, ahalbidetzeko. Korrontearen bozeramailetzak egungo exekutiboei proposamen bat egitea onartzen da, eta horren jarraipena egitea.
  2. 2  Korrontea PSE-EEren erabaki-organoetan sendotu dadin sustatzea PSE-EEren Estatutuak moldatuz, zehazki 7.2 (Batzorde Probintziala), 46. (Kongresua), 49. (Urteko Konferentzia) eta 50. artikuluak (Batzorde Nazionala). Horretarako, bozeramaileari proposamen hori garatzeko ahalmena eman zaio kongresuen aurretik eta kongresuan bertan exekutiboari helarazteko.
  3. 3  PSOEren estatutu federalen azterketa juridiko bat sustatzea Alderdiaren Bermeen Batzordeari eta organo federalei helarazi aurretik estatutu federalen indarraldiari eta lurralde-eremu ezberdinetan Korrontearen aitortzaren inguruan horien aplikagarritasunari edo aplikagarritasun ezari buruz.
  4. 4  Alderdiaren batzordetan onartutako akordioen eta konpromisoen jarraipena sustatzea.

1

2) Euskadiko koiuntura politikoaren analisia.

Ebazpenak aztertu eta eztabaidatu aurretik bozeramaileak laburturik azaldu du  Pentsioen sistema publikoaren eta Gizarte Segurantzaren defentsarako Batasunaren Plataformarekin izandako kontaktua, eta aho batez onartu da Korrontearen atxikipen publikoa Euskadin, baita sinadura bilketan laguntzea ere “Gorte Nagusiek Gizarte Segurantzari auditoretza publiko bat egin diezaion eskatzeko, erakundeek berek ere behar bezalako erabileratik desbideratu izan direla aitortzen duten milaka milioirekin zer gertatu den jakiteko”. Ondorioz, bozeramaileak baimena jaso du adierazitako ildoko komunikatu bat ateratzeko eta hori Alderdiaren eztabaida-eremuetara helarazteko.

Jasotako proposamen politikoen eztabaida burutu ondoren, erabaki hauek hartu dira:

  1. 1  PSE-EEren idazkari nagusiari ohar bat bidaliko zaio gobernu-planaren jarraipena eskatuz, eta abiapuntu gisa hurrengo hau hitzez hitz jasotzea onartu da:

“Gobernu Planaren egikaritzean sozialisten arrastoari buruz azken Batzorde Nazionalean izan genuen azken kontrastea kontuan izanik, zeinetan jarraipen-adierazleak aldiro argitaratuko zirela azaldu baitzenuen, arren eskatzen dizugu azal diezaguzula non aurkitzen diren.

Hori guztiori, batzorde nazional horiek aldizkakotasun handiagoz egin daitezela zuri eskatzeko kalterik gabe”.

  1. 2  Korrontearen Gipuzkoako eta Arabako organo probintzialei hurrengo proposamena igorriko zaie, haren kontrasterako, hain zuzen Bizkaian garraioko kudeatzaile sozialistak jada aplikatzen ari direna:

2

2.3 Partaidetutako ETEek ekonomia-jardueraren gaineko zerga-saihesteari buruz, proposatzailearekin kontrastatzea erabaki da aztertzeko araubidea jatorrian zuen idazketara itzultzearen kontua Bizkaira mugatzen den eta gainerako lurraldeetarako ere baden. Edozelan ere, Korrontearen esku-hartzea onartzen da abiapuntu gisa igorritako informazioa hartuta, zeina aipatu kontrastearen xede izango baita, eta beraz, honako hau eransten da haren jarraipenaren ondorioetarako:

“Aldaketa EJZean, tokiko interes publikoentzat kaltegarria den jurisprudentzia-doktrina negargarri baten ondorioz.
Labur-labur azaltzen dut. Aznarren gobernuak zerga-salbuespen bat onartu zuen 1.000.000 euro baino gutxiagoko negozioa zuten enpresentzat. Bizkaian 2.000.000 euroko eragiketa-bolumenekoa da. Baina SALBUESPEN KLAUSULA bat sartu zen, zeinaren arabera EMPRESA HANDIAK PARTAIDE dituzten enpresa txikiei taldearen bolumena aplikatzen zaien, nahiz eta ez iritsi zifra horretara.

Auzitegi Gorenak bi epai eman izan ditu, non talde osoaren negozio- edo eragiketa-bolumena aplikatu ahal izateko KONTU BATERATUAK AURKEZTERA BEHARTUTAKO enpresak izan behar duten.

Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ere, azkenik, adierazi du Bizkaiko araudiak KONTUEN BATERAKUNTZA eskatzen duela.
Soilik legean (Bizkaian, foru aginduan) egindako aldaketa batek aldatu dezake hori, saiheste-klausula aplikagarria izan dadin kontuak bateratu behar ez dituzten enpresei ere.

Nire iritziz, ez dago inolako helbururik kontuak bateratzera beharturik ez dauden enpresak salbuesteko.
Are gehiago, uste dut epai horien oinarritzea okerra dela, eta argudioetan errepikakorra.

Horrez gain, eta gauzak dauden bezala, talde batek sozietate-sare bat fabrikatu dezake, izango dituen ezaugarriengatik inor bateratu beharrik ez izateko eta, hala, saiheste-klausulari iskin egiteko. Inguruabar hori ez da zergaren araudi erregulatzaileak nahi duena".

2.4. Alderdiaren organoetan honako hausnarketa hau sustatuko da: “Espainiako gobernuak, potentzia administratzaile gisa, Mendebaldeko Sahararen erreferendumari buruz NBEk onartutako ebazpenei heldu behar die eta defendatu behar ditu.”

2.5. Hausnarketa bat partekatzea Bilbon hautemandako lehen mailako osasun-arretako zerbitzuen itxieraren harira eta aipatu zerbitzuen isilpeko pribatizazioari buruz.

3