Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Miguel Ángel Moralesen prentsaurrekoa, Euskal Sozialisten VIII. Kongresua aurkezteko

Miguel Ángel Morales Antolamenduko idazkariaren hitzaldia, PSE-EEren VIII. Kongresua aurkezteko

 

Alderdi Sozialistaren "Garantía de izquierda. Ezkerraren bermea" lelopean egin den VIII. Kongresuko xehetasunez ohartzeko bildu zaituztegu".

Dakizuen moduan, gure alderdiaren barne-bizitzan kongresuek garrantzi handiena dute, bertan erabakitzen baititugu, alde batetik, idazkaria edo idazkari nagusia eta bere batzorde betearazlea; eta, bestetik, hurrengo laur urteetarako gure ildo politikoa eta organikoa.

Kongresua asteburuan egingo da, irailaren 30etik urriaren 1era bitartean Bilboko Euskalduna Jauregian.

Kasu honetan, idazkari nagusiaren aukeraketa ez da ustekabekoa izango, ekainean izendatu baitzuten Idoia Mendia kargu horretarako.

Dena den, honako eginkizun hauek geratzen zaizkigu: batzorde betearazlea aukeratzea, barne-organo ezberdinetako kideak aukeratzea (batzorde nazionala, etika-batzordea, PSOEko batzorde federaleko kideak). Bestalde, udaraz geroztik lantzen ari garen txosten politikoa eta organikoa eztabaidatzea eta onartzea geratzen zaigu.

Testuak argitara eman egin dira (gure web gunean eskuragarri daude). Orain, zuzenketa-fasean gaude, eta zuzenketa horiek, hain zuzen, asteburu horretan eztabaidatu beharko dira.

Helburua argia da. Alde batetik, alderdia garai berrietara eta gizarte-ohituretara organikoki egokitzea, gardentasun-neurrietan eta herritartasunerako irekiera-neurrietan aurrera eginez. Horrez gain, gure araudia PSOEk ekaineko kongresuan onartutako estatutuetara egokitzea (primarioei, abal-eskakizunei eta abarrei dagokienez).

Beste aldetik, politikari dagokionez, hurrengo urteetan gure proiektuaren ildo nagusiak izan beharko liratekeenak definitzea.

 

  • Bertan globalizazioak planteatzen dizkigun erronkei eta gure gizarteetan gertatzen ari diren aldaketei buruz hitz egingo dugu, gai demografikoei, migratzaileei eta teknologikoei dagokienez.

 

  • Lurralde-eztabaidari buruz arituko gara konplexurik gabe, eta autogobernuan sakontzearen aldeko apustua aldarrikatuko dugu, Espainia federal baten eta Europa sozialago baten barruan.

 

  • Proiektu eraberritu eta berritzaile bat planteuatuko dugu Euskadirentzat, sozialistek iraganean izandako zeregin bat bere gain hartuz, zehazki, herrialde honetako progresisten lidergoa.

 

Idoia Mendiak kasuren batean "ezkerraren etxe komuna" aipatu du, eta hitzaldi honetan erreformen eta politiken eremu bat definitzera mugatzen da. Alderdi Sozialistak erreforma eta politika horien buru izan nahi du.

Guztira, 403 ordezkari joango dira VIII. Kongresura, eta bertan, programa sendo eta interesgarri bat izango dugu.

Larunbatean, kongresuaren eraketarekin, mahaiaren aukeraketarekin eta batzordeburuaren hitzaldiarekin hasiko gara, goizeko 10:00etan.

Jarraian, irekiera-ekitaldiari bide emango diogu, eta bertan Euskadiko UGT eta LK-ko buruzagiek, Raúl Arzak eta Loli Garcíak, hitzaldi bat emango dute, baita gure idazkari nagusia Idoia Mendiak ere. Azken horrek urte hauetako kudeaketa-txostenaren berri emango du.

Horrez gain, luxuzko bi gonbidatu ere izango ditugu: Miquel Iceta, PSCko lehen idazkaria, eta Pedro Sánchez, PSOEko idazkari nagusia (etorriko dela baieztatu du, eta guztiok arretaz entzuten ditugu bere hitzaldiak, bereziki, azken aste hauetan).

Ekitaldi publiko hau amaituta, barne-lanei hasiera emango zaie (batzorde betearazleren kudeaketaren eztabaida eta bozketarekin). Txosten politikoa eta organikoa eratuko dira, eta horien inguruko eztabaidek egun guztian zehar jarraituko dute.

Arratsaldeko 18:00etan, asteburuko ekitaldirik interesgarrienetako bat burutuko da. Terrorismoa amaitu zenetik sei urte igarota, mahai-solasaldi bat egin nahi izan dugu, Euskadin bakea lortzeko sozialistek egiten duten ekarpenari buruz (protagonista nagusietako batzuekin).

Modu horretan, honako hauek hartuko dute parte hitzaldian: Idoia Mendiak, José Luis Rodríguez Zapaterok (Espainiako presidente ohia), Patxi López lehendakari ohiak, Alfredo Pérez Rubalcabak (barne-ministroa ETA amaitu zenean) eta Jesús Eguigurenek (PSEko presidente ohia, askok dakiten moduan, terrorismoaren porrota ekarri zuten negoziazioen egileetako bat).

Ikus daitekeen moduan, pisu handiko ekitaldia da, eta haren bitartez, Sozialistek ETAren aurka borrokatzeko eta herrialde honetako askatasuna lortzeko eman duten laguntza aldarrikatu nahi dugu. Ziur nago ikusmin handia sortuko duela, gaiarengatik eta parte-hartzaileengatik.

Amaieran, txosten-lanek jarraituko dute eta organo ezberdinetarako hautagaien aurkezpenerako epea irekiko da (gaueko 10ak arte luzatuko da).

Azkenik, igandean, goizeko 09:00etan hasiko gara batzorde betearazlearen, nazionalaren, etikoaren eta federalaren bozketekin.

Kongresua itxiera-ekitaldi batekin amaituko dugu, eta bertan honako hauek hartuko dute parte: Azahara Domínguezek, Gazteen idazkari nagusiak; José Luis Ábalosek, PSOEko Antolamenduko idazkariak; eta jada berriz izendatutako idazkari nagusiak, Idoia Mendiak.

Laburbilduz, kongresu garrantzitsu bat izango da, edukiz betea, Alderdi Sozialistan tarte berri bat irekitzeko balio izango duena, baita hurrengo urteetan egin nahi dugun bidea definitzeko ere.

Ezkerraren bidea onuragarria, arduratsua, realdatzailea. Herrialdea ezkerretik eratzen duena. Zerbitzu publikoak eraikitzen dituena. Eskubideak handiagotzen dituena.

Horixe da, hain zuzen, kongresuaren leloak aipatzen duen ezkerraren bermea. Herrialdeari ematen ari gatzaion egonkortasun-bermea gobernatzen ditugun erakunde ezberdinetatik (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak).

Bai eta honako beste berme hauek ere: zerbitzu publikoak babesteko, lan-politikak eta hazkunde ekonomikoa sustatzeko eta Euskadik behar dituen erreforma handiei heltzeko bermeak.

Laburbilduz, herrialde honetako erakunde publikoek jendearen benetako arazoak konpontzean arreta jartzeko bermea, eta ez abentura subiranoei ekitekoa, Kataluniaren antzera, ez baitute liskarra eta frustrazioa baino sortzen.

Hori da Sozialistek euskal politikan egiten duten ekarpen handia, eta hurrengo urteetan horri ekiten jarraitu nahi dugu.

 Honekin amaitu dut, beraz, zuen galderen esanetara nago.