Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialista Gobernuan denean bakarrik dago Euskadin pluraltasuna, aurrerabidea eta ezberdinarekiko errespetua, ordun bakarrik dago guztiontzako Gobernu bat”

“Herri honek sozialistak gobernuetan gaudenean bakarrik funtzionatu du” esan du lehendakarigaiak Bilbon kanpaina-itxieran

Aroa Jilete: “Hitzak ez, baizik eta egintzak eta eskubideak nahi dituzten progresisten botoa nahi dugu, Legebiltzarretik kanpo gera daitezkeen beste ezker batzuen boto baliagarria eta autogobernu indartsu bat, independentisten abenturetatik urrunduta egongo dena, nahi dutenen botoa”

Denis Itxasok “anbiguotasun kalkulatua” izatea aurpegiratu dio EH Bilduri eta “orokortasunetan eta abstrakzioetan ibiltzea guk proposamen zehatzak egiten ditugun bitartean”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, saludando junto al presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, y los cabeza de lista por Álava y Gipuzkoa, Aroa Jilete y Denis Itxaso | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, esan du Sozialistak Gobernuan direnean bakarrik dagoela bermatuta “pluraltasuna, ezberdinarekiko errespetua, elkarrizketa, politika sozialak, aurrerabidea eta aniztasuna”, eta soilik orduan daudela “herritarren arazo errealentzako konponbideak eta euskaldun guztiontzako gobernu bat”. “Euskadik zer behar duen jakiteko, jakin beharra dagoelako herri plural bat garela. Eta, batez ere, gobernatzen jakin beharra dago, eta batzuei gaina hartu die iragan legegintzaldi honek eta besteek, berriz, behea jota utzi zuten Gipuzkoa gobernatzeko aukera izan zutenean”, gaineratu du.

Eneko Anduezak Bilbon kanpainari itxiera emateko ekitaldian hartu du parte Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidentearekin batera. Ekitaldian, besteak beste, Aroa Jiletek eta Denis Itxasok ere hartu dute parte, Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuek, hurrenez hurren. Bere hitzaldian, Anduezak ohartarazi du datorren igandean “Euskadiren etorkizuna, euskaldun guztion etorkizuna” dagoela jokoan. “Euskaldunek erabakitzen dute. Eta hiru aukera dituzte: daukagunarekin konformatu, antokonplazentzian jarraitu, atzerantz itzuli, geure baitan itxi, besteengandik isolatu. Edo aurrera egin, hobetu, guztiak bildu, bizikidetzan jardun; eta horixe da sozialisten eskaintza. Horixe da jendeari egiten ari garen proposamena”, azpimarratu du.

Lehendakaritzarako hautagaiak adierazi du ez duela “inolako zalantzarik” Euskadik zer behar duenari buruz. “Euskadik egonkortasuna behar du, pertsonak erdigunean jarriko dituen politika sozialak, gainera datozkigun erronka itzelen aurrean kudeatzen jakingo duen Gobernu bat, ekonomikoki hazi gizarte kohesioaren eskutik eta inor atzean utzi gabe, gure Estatutuak eskaintzen digun gaitasun izugarriari ahalik etekin handiena atera, eta bizikidetza, justizia, berdintasuna, elkartasuna, lankidetza, zubiak eraikitzea behar du, ez fronteak. “Eta Alderdi Sozialista da hori guztiori eskaintzen duen bakarra, herri honek sozialistak gobernuetan egon izan garenean bakarrik funtzionatu izan duelako”, azpimarratu du.

Eneko Andueza “iragan hauteskunde orokorretan Alderdi Sozialista boto gehien jaso izan zuen alderdia izatea posible egin zuten pertsona guztiei” zuzendu da, “gure gizarteak aurre egin behar dien arazoak ez direlako aldatu”, haren hitzetan. Eta “bere botoarekin Euskadik aurrera egin dezan oraindik zeini eman erabaki ez duen herritar talde horri” ere zuzendu da, eta baita “botoa EAJri ematen dioten baita alderdi horrek egindako kudeaketarekin kontent ez dauden eta, gainera, abentura independentistarik nahi ez duten boto-emaileei” ere.

Azkenik, botoa Alderdi Sozialistaren inguruan biltzeko eskatu die ezkerreko politiketan sinesten duten eta “Sumar eta Elkarrekin Podemos politika aurrerakoiak babestu ordez beren barne gatazkei gehiago nola emanik diren ikusteaz” aspertuta daudenei. “Hurrengo gobernuak politika aurrerakoiak egingo dituenaren bermea izan nahi baduzu, eman botoa PSE-EEri”, esanez amaitu du.

Aroa Jiletek, bere aldetik, “orain arte kudeatzen aritu direnengan konfiantzarik ez duten eta gidoi-aldaketa bat nahi duten” osasun-langileen, hezitzaileen, funtzionarioen, segurtasuneko agenteen botoa eskatu du. Eta baita progresisten botoa ere, autogobernu indartsu bat nahi dutenena, eta feminismoaren engaiaturik dauden pertsonena. “Hitzak ez, egintzak eta eskubideak nahi dituzten aurrerazaleen botoa nahi dugu. Legebiltzarretik kanpo gera daitezkeen beste ezker batzuen boto baliagarria eta autogobernu indartsu bat, independentisten abenturetatik urrunduta egongo dena, nahi dutenen botoa” nahi dugu.”Sektarismoaz, uniformetasunaz, doktrinamenduaz nazkaturik daudenena, eta feminismoarekin engaiaturik daudenena, indarkeria matxistaren gaitzarekin amaitzeko”.

Denis Itxasok “anbiguotasun kalkulatua” izatea leporatu dio EH Bilduri hitza hartu duenean, Euskadi gobernatzera iristen bada hainbat esparrutan zer egitea pentsatzen duen azaltzeko orduan. “Orokortasunetan eta abstrakzioetan dabiltza, guk proposamen zehatzak egiten ditugun bitartean”, esan du. “Gaur, ordea, bere hautagaia goxokiari estalkia kentzera etorri da, eta aitortu du Bilduk gobernatzen duen udaletan garatzen dituzten politikak nahi dituela eraman Jaurlaritzara”, adierazi du. “Eta berandu izan arren, argigarria da gero. Izan ere, zein izan da Bilduren udaletako politika energia berriztagarriak sustatuko dituzten parke eolikoak garatzeko aukeraren aurreak? Tonaka helegite, besterik ez. Zein izan da Bilduren udaletako jarrera trenbideko garraioa deskarbonizatzera zuzenduko den azpiegitura nagusiaren aurrean, hau da, AHTren aurrean? Tonaka helegite”, adierazi du, “Bilduren zerbitzu-orria” zein den ikusteko adibide modura jarrita. “Eta orain badakigu, hori Eusko Jaurlaritzara eraman nahi dute”.