Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

legez besteko proposamena aurkezten dute, Giza Eskubideak eta Berdintasuna Batzordean eztabaidatu dezan, Rif eskualdeko gizarte mobilizazioei eta kontestu horretan giza eskubideen defentsari buruz

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako legez besteko proposamena aurkezten dute, Giza Eskubideak eta Berdintasuna Batzordean eztabaidatu dezan, Rif eskualdeko gizarte mobilizazioei eta kontestu horretan giza eskubideen defentsari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira.

ZIOA:

2016ko urriaren 28an Mouhcine Fikriren heriotza bortitza izan zen azken eztanda, mobilizazioak piztu zituena hamarkada luzez tradizionalki baztertua izan den eskualde osoan zehar, orain gizarte erresimendu handia erakusten ari dena.

Rif eskualdeak amazigh identitarean alde erakutsitako inkonformismo eta errebeldia historikoak, 20. hamarkadan  Espainia eta Frantziaren kolonizazioen aurka eta 50. harmarkadako bigarren erdian alauitarren erreinuko agintarien kontra, azken hamarkadetan zigor ekonomikoa ekarri dio eskualdeari, bidegabekeria iraunkorraren sentsazioa elikatuz, eta azken hilabeteotan horrek eztanda egin du. 

Injustizia eta iraun sentimendu horrek bultzatutako protesta baketsuen erdigunea Alhucemasen kontzentratu da, Rifeko hiriburu historikoan. Bertan, manifestazioak areagotzen ari dira eta gobernuak biziagotu egin du indarkeriazko bere erantzuna. 

Nasser Zefzafi herri mugimenduaren buru karismatikoa eta bere kolaboratzaile batzuk hamarnaka militanterekin batera atxilotzeak, Rifeko herritarrak gehiago sumintzearekin batera, alauitarren Erreinuko hainbat hiritara hedatu ditu atxilotuenganako elkartasun-mobilizazioak.

Greba eta manifestazio kontestu horretan, Rifen 7 hilabete baino gehiagoz mobilizazioak izan ondoren, agintari marokoarrek indartu egin dute polizia eta militar kopurua, bere errepresio-makinariarekin batera, talde herrikoietako eragileekin behin betiko amaitzeko. 

Marokoko Gobernuak adierazpen eta promesa bakegileak egin arren, uste dugu ekintza-errepresio ziklo horren areagotzeak ondorio tragikoak ekar ditzakeela, exekutiboak manifestaldien jazarpen desproportzionatuari eusten baldin badio. 

Horregatik guztiagatik, honako legez besteko proposamena aurkezten dugu: 

LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

Eusko Legebiltzarrak:

Lehena.- Benetako ikerketa sakona eskatzen du Mouhcine Fikriren erahilketa ankerraren inguruabarren inguruan, justiziaz zehazteko inplikatutako eragileenpean egon litezkeen ardura eta erruak.

Bigarrena.- Marokoko Gobernuari eskatzen dio Al-Hoceimaren militarizazioa amaitzea, bertan behera utz ditzala manifestazio baketsuen kontrako errepresioa –bereziki emakumeen kontrakoa-, hala nola Nasser Zafzadi eta ekintzaile presoak askatzea, azken asteotan Rifeko eskualdean atxilotutakoak, gehienak Al-Hoceiman.

Hirugarrena.- Marokoko Gobernuari eskatzen dio aintzat har ditzala herri-aldarrikapenak, eskualdeko baldintza sozio-ekonomikoak eta kulturalak hobetzekoak.

Laugarrena.- Herri mugimenduei pazifismoa eskatzen die, bazterketa eta injustizia sentimendu sakona duten herritarrei duintasuna eta eskubideak itzultzeko formula hoberen gisa.

Bosgarrena.- Gobernuko eta oposizioko talde guztiei eskatzen die herri-mugimenduekin elkarrizketa aktibatu dezatela, giroa baretzeko, egoera egonkortzeko, eta eskualdean riftar herritarrei eragindako zigor-politiken ondorioak konpontzeko eta gainditzeko.

Seigarrena.- Adierazpen hau jakinarazten die Giza Eskubideetarako EBren Ordezkari Bereziari, Espainiako