Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bartzelonako atentatua

Idoia Mendiak PSE-EEren doluminak helarazi dizkie Bartzelonako biktimei, eta indarra eta borondatea elkartzea eskatu du, terroristek jakin dezaten ez dituztela haien helburuak lortuko

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak kontrajarri egin ditu Bartzelonak “ideiak, kulturak eta pertsonak jasotzeko duen bokazioa” eta munduaren ikuspegia inposatzen ahalegintzen direnen helburu zorrotza.

1. argazkia
La Comisión Ejecutiva de los Socialistas Vascos, en una reunión anterior. FOTO | Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusi Idoia Mendiak gaur Euskal Sozialisten solidaritatea helarazi die Bartzelonako atentatuko biktimei. “Euren atsekabea gurea da, hil egin diren biktimen familiakoei gure solidaritatea helarazi nahi diegu, eta zaurituak sendatzea opa nahi diegu” gaineratu du. Gaur arratsaldean Bartzelonan jazo diren gertaera dramatikoen berri izan ondoren, Idoia Mendiak, gainera, “gizarte osoa elkartzea, eta indar eta borondate guztiak batzea eskatu du, terroristek haien helburu bat ere lortuko ez dutela uler dezaten”.

“Euskadin, eta Espainia osoan, terrorismoaren esperientzia luzea dugu, eta berriz ere konpromiso irmoa adierazi nahi dugu askatasunen eta giza eskubideen defentsan. Badakigu bide bakarra dela Legean, segurtasun indarretan eta Justiziaren ekintzan uste osoa eta konfiantza izatea” ziurtatu du.

Bartzelona, munduko bazter guztietatik datozen ideiak, kulturak eta pertsonak jasotzeko bokazioa duen hiria izanik, kontrastean geratzen da bakearen eta askatasunen alde egiten dugun apustu irmoarekin, errealitatearen ikuspegi bat modu izugarrian inposatu nahi dutenek helburu zorrotzak dituzte eta” azaldu du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak.

Idoia Mendiak balorazio ona egin du gaur hirian zeuden bartzelonarrek beraiek eta bisitariek “egun zail honetan” agertu duten solidaritatearen inguruan. Hala, datozen egunotan gertaerak salatzeko egingo diren ekitaldietan (besteak beste, bihar Donostian egingo den ekitaldian, goizeko 12:00etan) parte hartzera animatu ditu herritar guztiak, “biktimekiko solidaritatearen seinale gisa eta kosta ahala kosta mantenduko dugun askatasunaren aldeko borroka horrekiko konpromisoaren ikur gisa”.