Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Modu bakarra dago ultraeskuina Monkloara iristea eragozteko, modu masiboan bozkatzea eta Pedro Sánchez presidente izatea”

1. argazkia
Idoia Mendia junto a los candidatos de las elecciones el #10N | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du PSOEri emandako moto masiboa dela hiru eskuinen garaipena eragozteko eta Vox bere eragin osoarekin Gobernura iristeko bide bakarra. Euskal Sozialistek Bilbon hauteskunde kanpainari amaiera emateko ospatu duten ekitaldian, Mendiak dei egin die nazionalistei, botoa ezkerreko beste alderdiei eman ziotenei  eta oraindik botoa nori eman erabaki ez dutenei.

Amaitzera doa Euskal Sozialisten mezua #Euskadiko bazter guztietara hel zedin militante sozialistok dena eman duzuen kanpaina hau. Zuen #A10 izango da meritua hautsontzietan sozialisten garaipenagatik. Eskerrik asko #Bihotzarekinbozkatu #OrainBai pic.twitter.com/crbespAffe

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) November 8, 2019

“Modu bakarra dago ultraeskuina Monkloara iristea eragozteko: Pedro Sánchez izatea presidente. Eta modu bakarra dago hori bermatzeko, Alderdi Sozialistari modu masiboan botoa ematea. Gobernu sozialista da guztiei bermeak eskainiko dizkien bakarra. Baita nazionalistak sentitzen direnei ere. Baita ezkerretik deseroso sentitzen direnei. Baita ordu honetan oraindik botoa nori eman ez dakitela daudenei ere", azaldu du Patxi López, Isabel Celaá eta Odón Elorzak ere parte hartu duten mitinean.

Idoia Mendiak gogorarazi du Oroimenaren Eguna ere ospatzen dela azaroaren 10ean. “Gure arerioa ez da ezberdin pentsatzen duena. Gure arerioa aniztasuna eta askatasuna deuseztatu nahi duena da. Asko kosta zitzaigun halakoa lortzea. Eta hori ere jokoan dugu azaroaren 10 honetan. Oroimenaren Eguna. Hona ez iristea nahi izan zutenak, nahi dugunari botoa emateko aukera ez izatea nahi zutenak egon zirela gogoratzeko egun bat. Eta ez zutela lortu. Ez dut hori oroitzeko modu hoberik aurkitzen hautestontzietara modu masiboan joatea baino, esateko ez dugula faszismo gehiagorik nahi, totalitarismo gehiagorik nahi, libreak garela, bizikidetzan aritu nahi dugula”, esan du.