Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Prentsaurrekoa

Idoia Mendia: “Sozialistak egon gara euskaldunen bizitza hobetzeko lan egiten duten gobernu guztietan”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak gaur nabarmendu duenez, “sozialismoa da enpleguaren, berdintasunaren, pentsioen, eskubideen eta askatasunen baldintzak hobetu behar dituzten politiken ardatza”

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en rueda de prensa | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur nabarmendu du sozialistok “herritarren arazoei heltzen dieten gobernu guztietan gaudela”, eta sozialisten erabakiek “euskaldunen bizitzari eragingo diotela”. “Sozialismoa da enpleguaren, berdintasunaren, pentsioen, eskubideen eta askatasunen baldintzak hobetu behar dituzten politiken ardatza”, azaldu du.

Mendia baikor eta konfiantzaz betea ageri da Pedro Sánchez presidente izateak dakarren garai berriarekin. Sánchezi eskerrak eman dizkio “erantzukizuna bete zuelako kaleetan eskatzen ari zirenari erantzun nahi ez ziotenak gobernuaren atzean ezkutatu zirenean”. "Egonkortasuna kolokan zegoen, eta PSOEk, beste behin ere, ekin egin dio Konstituzioa eta zentzura-mozioa erabiliz demokrazia parlamentario batean", gehitu du.

Mendiak uste du “PSOEk demokraziaren giltza erabili duela bere esku egon denean, aro berri bat irekitzeko eta Espainiako politika desblokeatzeko”. “Denoi heltzen gaituen erantzukizun-ariketa bat da: ekimena egin dugunoi, lagundu gaituztenei eta ahalbidetu dutenei”. Eta erabaki horrek eragin erabakigarria izan dezake euskal politikan”, azpimarratu du.