Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak bermatu du aurrekontuak onartuko direla euskal erakunde guztietan, “onarpena ahalbidetzeko sozialistok ahalegin handia egingo dugu eta”

PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, Alderdi Sozialista “prest dago ahalegin handia egiteko akordio hori ahalbidetzearren, herritarren onurarako izango baita”

1. argazkia
Idoia Mendia garantiza la aprobación de los Presupuestos en todas las instituciones vascas "porque los socialistas nos vamos a empeñar en hacerlo posible"

Idoia Mendiak Forum Europan egindako hitzaldiko 20 ideia nagusiak

  1. Euskaldunok jakin beharra dugu jendeak Espainiari buruz duen ideian tokia izaten jarraitzen dugula.
  2. Kataluniari begiratzean, Euskal Sozialistok Euskadin garatzen ari garen akordioa berresten dugu.
  3. Kataluniako hauteskundeek lehio bat osatzen dute, aukera emango duena bere izateko arrazoia eta aurretik dituzten erronkak ulertzen dituzten parlamentu bat eta gobernu bat atera daitezen.
  4. Icetak egiaztatu du aniztasuna ulertzeko gai dela, bai eta hura kudeatzeko, zubiak eraikitzeko eta elkarrizketari ukorik ez egiteko ere.
  5. Itxaropenik eza testuinguru arriskutsu bat sortzen ari da nazionalismo biziek, erlijio-fundamentalismoek eta populismoek zuzendutako herrialdeetan.
  6. Erronka berriek erantzun berriak eskatzen dituze, baina ez da inoiz ahaztu behar alderdi honen izateko arrazoia: berdintasuna, elkartasuna eta gizarte-jusitizia.
  7. Gobernagarritasun-akordioan temati agertu gara herrialde honek behar dituen erreform handien oinarriak finkatzeko.
  8. Gure nahia da laguntzak beti iristea behar dituzten pertsonengana, baina gero eta jende gutxiagok laguntza behar izatea nahi dugu.
  9. Sozialistok prest gaude guztiekin hitz egiteko eta topagunean bilatzeko aurrekontuen inguruan, funtsezkoak baitira herrilade honentzat.
  10. PSE-EE prest dago behar diren ahalegin guztiak egiteko beharra dagoen lekuetan, horrek onura ekarriko badio herritarrei.
  11. Euskadik gaur dituen dinamismo ekonomikoa erakunde-indarra galdu ezin dugun luxuak dira.
  12. Sozialistok maila emango dugu, baina erantzukizun bera eskatu nahi diegun gainerako indar politikoei, hala nola EH Bilduri, Podemosi eta PPri.
  13. Erabat konbentzituta gaude formula berri hori egokia dela, eta, ondorioz, jakitera ematen dizuet aurrekontuak egongo direla Euskadiko erakunde guztietan. Sozialistok ahalegin handia egingo dugu eta hori lortzeko.
  14. Aurrekontuak izango ditugu euskal erakunde guztietan. Ziur nago. Sozialistok hala izatea posible egingo dugu.
  15. Podemosen proposamena aintzat hartzen dugu. Erabakitze-eskubidea Estatutuaren erreformaren eztabaidatik kanpo utzi, eta dugun foroa erabili autogobernuan sakontzeko. 
  16. Sezesioa da erabakitze eskubidearen azken zentzua. Nazionalistek hori planteatzen dute, beste hitzekin apaindu nahi badute ere.
  17. Guk ez dugu parterik hartuko legearia betetzen ez duen proposamen batean, herritarren artean gatazka eragingo baitu.
  18. Gure seme-alabak ideiengatik inork hilko ez dituen herrialde batean uztea legatu handia da, baina oraindik utzi behar diegu herrialde bat non guztiok dakiten hemen hil egin zutela ezberdin pentsatzeagatik.
  19. Aurrerapen-aro handienak izan dira Sozialistok politika publikoak progresismoz bete ditugunean, eta nahi hori dutenak batu nahi ditugu.
  20. Euskal Sozialistok konbentzituta gaude legealdi hau erabakigarria izan daitekeela. Aukera handia dugu herrialdea eta ekonomia modernizatzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarte-eskubideak eta herritarren eskubideak sendotzeko pauso bat emateko.