Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Martxoak 8

Idoia Mendiak uste du martxoaren 8a "inflexio-puntua" dela borroka feministari dagokionez

1. argazkia
Idoia Mendia y Teresa Laespada en la concentración de UGT en Bilbao con motivo del 8 de marzo.

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak UGT-Euskadik Bilboko Bizkaia plazan deitutako kontzentrazioan parte hartu du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatze aldera, martxoaren 8an Euskadi osoan egiten ari diren mobilizazioekin bat egiteko.

Mendiak nabarmendu duenez, martxoaren 8ko ospakizuna "inflexio-puntua" da borroka feministari dagokionez. "Hemendik aurrera gauzak ez dira berdin izango", baieztatu du.

Buruzagi sozialistak azaldu du euskal emakume sozialistek bat egin dutela greba feministarekin "egoera zaila izateagatik grebarik egin ezin duten emakumeei ahotsa emateko" eta beren eskubideak aldarrikatzeko. Horrez gain, galdera bat egin du: Zer gertatuko ote zen Eusko Legebiltzarrean gaur PPko eta EAJko emakumeek bat egin balute legebiltzarkide sozialistekin, EH Bildukoekin eta Podemosekoekin?

"PPko eta EAJko emakume legebiltzarkideek greba feminista babestu izan balute, gaur ezin izango litzateke osoko bilkurarik egin Eusko Legebiltzarrean, quorumik ezagatik", azaldu du.

Kontzentrazioan Teresa Laespada Berdintasuneko diputatua, Begoña Gil PSE-EEren Erakunde Politikako idazkaria eta Patxi López lehendakari ohia izan ira, PSE-EEren militante, langile eta kargu ugarirekin batera.