Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak desberdintasunari aurre egiteko estrategiak aztertu ditu Oxfam Intermonekin

1. argazkia
Idoia Mendia ha mantenido una reunión con el Director General de Oxfam Intermon en España, José María Vera, y la Directora el País Vasco, Nerea Basterra |Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, bilera bat izan du José María Vera Oxfam Intermon erakundearen Espainiako zuzendari nagusiarekin eta Nerea Basterra Euskadiko zuzendariarekin. Bileran zenbait fenomenori aurre egiteko estrategiei heldu zaie, hala nola desberdintasunaren igoerari, enplegu-kolokatasunari, gizonen eta emakumeen soldaten aldeari, zerga- eta lan-iruzurrari zein kooperazioaren eta errefuxiatuak hartzearen alorretan Espainiako Gobernuaren konpromisorik ezari.

Oxfam Intermonen zuzendari nagusiak GKE prestatzen ari den hurrengo kanpainen eta txostenen berri eman dio Idoia Mendiari. Horiek, besteak beste, desberdintasunari eta soldatei buruzkoak izango dira. Bestalde, PSE-EEren idazkari nagusiak ekimen horiek lotu ditu Euskadin hurrengo urteetan landu beharko diren eztabaida nagusiekin, hain zuzen ere, Euskal Sozialisten agendaren parte direnekin. Esaterako, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) eta Gizarte Zerbitzuen Zorroaren erreformak edo Euskadiren egokitzapena erronka demografikora. Enplegu-kolokatasunari eta enpresen iruzurrari aurka egiteari dagokionez, nabarmendu du lan-iruzurraren aurkako postontzi bat jarriko dela, María Jesús San José Lan eta Justizia sailburu sozialistak sustatuta.

Alde biek azpimarratu dute, Mariano Rajoyren gobernuaren jarrerak ez bezala, konpromiso berezia dutela euskal erakundeen arteko kooperazioarekin, eta bereziki nabarmendu dute Garapenerako Lankidetzaren Euskal Erakundeak, Patxi Lópezen gobernuak abian jarri zuenak, egindako lana.