Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Anduezak ziurtatu du “leialtasunez” jarraituko duela apustu egiten PSE-EEren eta EAJren arteko gobernugarritasun-akordioetan oinarritutako euskal bidearen alde

DENIS ITXASOK Markel Olanori ohartarazi dio Kataluniarako Gipuzkoa eredu hartzea “negozio kaltegarria” izango litzatekeela

1 / 3
1. argazkia

Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi duenez, ez dago ados Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olano jeltzaleak, gaur goizean politika orokorreko osoko bilkuran egin duen hitzaldiarekin. Generalitata Katalunian egiten ari den politika babestu du Olanok, buruzagi sozialistak, berriz, euskal bidea delakoa defendatu du, Eusko Jaurlaritzan, hiru lurraldeetako aldundietan eta euskal udaletan gertatzen ari den PSE-EEren eta EAJren arteko gobernagarritasun-akordioetan oinarritutakoa

 

Anduezaren aburuz, Olanoren hitzaldia “osoko zuzenketa” da Urkullu lehendakariari. Anduezak jeltzaleen eta sozialisten arteko gobernu-akordioa, “gure bide propioa abiarazi duena, eta adostasunean, elkarulermenean eta elkarrizketan oinarritzen dena” goraipatu du. Bere ustez, “bide hori eredua eta ispilua izan daiteke katalanentzat”.

“Gipuzkoako eta Euskadiko sozialistok fideltasunez jarraituko dugu apustu egiten ezberdinen arteko elkarrizketaren, ulermenaren eta akordioaren alde, Eusko Jaurlaritzaren barruan ere bai, herrialde honetan denok bizi gaitezen”, esan du irmotasunez.

Bere iritziz, aldebakartasunaren, Puigdemont-en gobernuaren inposaketak eta Rajoyren gobernuak agertutako immobilismoaren ondorioz, gizartea hautsi da eta sozialistok Euskadin berriz nahi ez dugun gatazka bat sortu da. Horregatik, PSE-EEk konpromisoa hartu du ez duela “abenturarik” babestuko, eta gobernuan daudenean ezberdinen arteko akordioen alde apustu egiten jarraituko dutela, jarduketa guztiak herritarren beharrei erantzuteko eta legeari jarraikiz egingo direla bermatzeko.

Halaber, laguntza- eta elkartasun-mezua bidali die Kataluniako Alderdi Sozialistaren alkate, zinegotzi eta kide guztiei, “beren bidea bide bakarra dela uste dutenen aldetik mehatxuak, irainak eta laidoak jasaten ari direnei”.

Bestalde, Gipuzkoako diputatu nagusiarenordezkoak, Denis Itxaso sozialistak, esan du ezin duela ulertu gobernuko bere kideak “Kataluniako sumendiarenganako” agertu duen “lilura”. Are gehiago, aintzat hartuta “Gipuzkoan bereziki ezagutzen ditugula gizartea banatzeko, gatazkarako eta elkarbizitzarik ezarako tunel beltz horien ondorioak”, hain zuzen ere, Katalunian bizitzen ari direna.

Horregatik, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiari ohartarazi dio “egoera hori eredu hartzea negozio kaltegarria” dela Gipuzkoarentzat. Horrez gain, inkongruentea dela esan du; izan ere, “gauza bat esan eta kontrakoa egiten du eta”.

Gainera, konbentzituta dago gipuzkoar gehienek, nazionalistek barne, “inola ere ez luketela aldatuko Gipuzkoako agenda, ez eta euskal agenda ere, Kataluniako agendarengatik”.

Diputatu nagusiaren ordezkoak esan duenez, foru-gobernuan gaude “konbentzimenduagatik”; izan ere, “legearekiko eta ezberdin pentsatzen duenarekiko errespetua gailenduko” dela bermatuko dugu. Formula horrek “funtzionatzen du, eta egonkortasuna dakar”; gainera, herritarren beharrak politiken erdigunean jartzen ditu.