Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

“Un nuevo comienzo. Hasiera berri bat”, Euskal Sozialisten 9. Kongresuaren lema

Miguel Ángel Morales: “PSE-EEtik lidergoarekin heldu nahi diogu susperraldi ekonomiko eta sozialaren erronkari eta gure etorkizuna zedarrituko duten erreforma handiei heltzeari. Kongresu honetan, bulkada hartuko dugu arrakastaz beteriko etapa berri batean gure babesak handitzeko”

José Manuel Albares eta Diana Morant ministroek azaroaren 20ko larunbateko jardunaldiaren ekitaldi osagarrietan hartuko dute parte.

1. argazkia
Miguel Angel Morales, Secretario de Organización del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) azaroaren 20an eta 21ean burutuko du bere 9. Kongresua “Un nuevo comienzo. Hasiera berri bat” lemarekin, zeinaren bidez azpimarratu nahi baita euskal gizarteak bizi duen unearen garrantzia, Euskal Sozialistek europar sozialdemokraziaren ildotik etorkizuneko erronka eta desafioei proposatzen dituzten erantzunak, eta lidergo aldaketa, Eneko Andueza idazkari nagusi aukeratu berriarekin.

Willy Brandt alemaniar sozialista historikoak sozialdemokraziak “hasiera berriei” heltzeko, betiere bere printzipioei –Ongizate Estatuaren defentsa, publikoa denak duen balioa, eta justizia sozialaren helburua– lotutako konpromisozko ibilbidetik, duen gaitasunari buruz egindako hausnarketa ezagunak bide eman dio biltzar-hitzordu honen lema aukeratzeko.

“Euskal Sozialistek lideratu nahi dugu Euskadiren susperraldi ekonomiko eta sozialaren erronka, eta gure etorkizuna zedarrituko duten erreforma handiei heltzea. Erakunde nagusienak gobernatzen ditugu eta herritarren ongizaterako funtsezko politikak sustatzen ditugu. 9. Kongresu honetan indarra hartuko dugu gure babesak eta konfiantza handitzeko arrakastaz betetako etapa berri batean”, esan du Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkariak.

Euskalduna Jauregiak hartuko ditu bi egun horietan hiru lurraldeetako batzarrek hautatutako 354 ordezkariak, gonbidatu zerrenda nahiko luze batez gain. Larunbat goizean, PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, kudeaketaren txostena azalduko du. Horrez gain, Raúl Arza –Euskadiko UGT– eta Loli García –Euskadiko CCOO– lider sindikalen eta Víctor Trimiño Euskadiko Ezkerraren Gazteak-en (JSE-Egaz) idazkari nagusiak hartuko dute parte. Arratsaldean, berriz, txostenen, politikaren eta antolakuntzako eztabaiden txanda izango da.

Programa osoa lotzeko zain, José Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroa eta Diana Morant PSOEren Zientzia, Ikerketa eta Unibertsitate idazkari eta Zientzia eta Berrikuntzako ministroa etortzea aurreikusita dago larunbat arratsalderako. Lehenak “Hasiera berri bat Europarekin” elkarrizketan hartuko du parte Eneko Anduezarekin eta Eider Gardiazabal europarlamentariarekin batera, Europar Batasuna eta modu batera edo bestera jada euskaldunen oraina diren edo etorkizun hurbil batean izango diren kontu askoren jatorria hizpide dituztela.

Halaber, ordezkarien eztabaiden programazioaren osagarri modura, Diana Morant ministroak solasaldia izango du Anduezarekin “Hasiera berri bat zientzia eta berrikuntzarekin” izenburupean, non nazioartean Espainiaren lehiakortasuna laguntzeko eta tokiko proiektuekin loturak ezartzeko orduan zientziak, berrikuntzak eta ikerketak duten eginkizuna aztertuko baita.