Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   OSOKO ZUZENKETA

Enplegu publikoaren eskaintzen kudeaketa hobetzeari buruz

Erakundeak plantillak egonkortzeko inoiz egin duen prozesurik handienean murgilduta dago Osakidetza. 2018-2019ko LEPek, 2020-2021-2022 LEPek eta 2021eko Egonkortze LEPek 11 mila plaza baino gehiagori eragiten diete, eta bi deialdietako bakoitzean 100 mila pertsona baino gehiago aurkeztu dira. Zenbakien dimentsioak eta ezarritako denbora-baldintzek, lehenik COVIDak, eta, ondoren, prozesuak 2024ko abendua baino lehen burutzeko legezko betebeharrak, Osakidetzarentzat lan administratibo eskerga eragiten dute.

Erronka horretaz jabetuta, Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari eta Osakidetzari eskatzen die jarrai dezatela bi LEPak ebazteko beharrezkoak diren jarduerak egiten, aurreko legealdian Legebiltzarrak finkatutako irizpideei jarraituz, prozesua gardentasun osoz eta parte-hartzaile guztientzat aukera-berdintasunez gara dadin, eta, bereziki, espezialitate bakoitzeko epaimahaien eskumenari eta autoritateari dagokienez.