Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Zaldibarko zabortegiko luiziari, haren ondorioei eta hondakinak kudeatzeko politikaren gainean hartu beharreko neurriei buruz

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio legebiltzar-talde guztiek eskura izan dezatela, hiru hilabeteko epean, Zaldibarko zabortegiari buruzko interesgarritzat jotzen duten eta Gobernuak bere esku duen dokumentazio guztia, auzitegiek irekitako prozesu judizialetan ezarritako zuhurtasunen mende dagoen zatia salbu. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadiko zabortegien egoerari buruzko azterketa zehatza egin dezala 6 hilabeteko epean.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sar dezala industria-hondakinen kudeaketari eta ekonomia zirkularrari buruzko atal espezifiko bat Ganbera honetan aurkeztuko den Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Lege Proiektuaren barruan.