Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Mugikortasun Iraunkorraren Legea garatzeko ematen ari diren pausoei buruz.

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIOKO SAILBURUARI

Eusko Legebiltzarrak Mugikortasun Iraunkorraren Legea onartu zuen azaroaren 9an, Euskadiko mugikortasuna parametro iraunkorragoetara aldatzea bultzatzen duen arau berria, 2050. urtean karbonoaren neutraltasuna lortzeko helburuan laguntzeko.

Erronka horren garrantzia eta garraio-sektoreak CO2 isurien arloan duen eragina ikusita, erabakigarria da Mugikortasun Iraunkorraren Legea ezartzeko urrats sendoak ematea. Alde horretatik, "Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak" legebiltzar-taldeak honako galdera hau egin dio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolari, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO:

Zer urrats egiten ari da Eusko Jaurlaritza Mugikortasun Iraunkorraren Legea garatzeko?