Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Haurren eta nerabeen aurkako sexu-indarkeriei buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak elkartasun osoa adierazten die indarkeria sexualeko biktima guztiei, eta bereziki haur eta nerabeei. Horrekin batera, beharrezko neurri guztiak sustatzeko konpromisoa hartzen du, gaitz hori desagertarazteko bidean aurrera egite aldera. 

2.- Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrak botere publikoei eta gizarte osoari eskatzen die salatu dezaten ezagutzen dituzten indarkeria-kasu guztiak, biktimei lagundu diezaieten eta berriro ez gertatzea bermatzeko baliabide guztiak eman diezazkieten. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala haur eta nerabeei zuzendutako sentsibilizazio-neurriak eta informazio- eta arreta-zerbitzuak lantzen eta indartzen, Zeuk Esan bezalako programen bidez, funtsezko tresna baita adin txikikoak modu egokian artatzeko, familiei laguntzeko IV. Planean jaso bezala. 

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala ezartzen eta garatzen hezkuntza-arloko prebentzio- eta jardun-protokoloa, gerta daitezkeen haurren eta nerabeen babesgabetasun, tratu txar, eraso eta sexu-abusu egoeretarako, adingabeak babesteko esku hartzen duten eragileen arteko lankidetzaz eta koordinazioaz. 

5.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, behin Haur eta Nerabeen Behatokiak ebaluazio-txostena egiten duenean haurrekiko indarkeria-kasuetarako prebentzio-, arreta- eta babes-politikei buruz, Eusko Legebiltzarrari igorri diezaiola.