Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   OSOKO ZUZENKETA

Hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten haur eskolatuen egoerari buruzkoa.

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzen dio jarraitu dezala:

  • Eskola inklusiboaren esparruan estrategiak, neurriak eta laguntzak sustatzea, ikasle guztiei erantzuteko eta haien garapen pertsonala eta akademikoa muga dezaketen oztopoak ezabatzeko.
  • Hezkuntza-premia berezien eta, zehazkiago, autismoaren detekzio goiztiarra sustatuz, haurren garapenaren jarraipena egiteko protokolo espezifikoaren bidez.
  • Etengabeko koordinazio eta lankidetzarako esparruak ezarriz,
    arlo klinikoaren eta hezkuntzaren artean beharrezkoak diren sailen artekoa eta erakundeartekoa, indarrean dagoen araudian ezarritako eskumenen esparruan.
  • Prestakuntza-eskaintza hobetzea irakasleei (PT irakasleak, irakasle tutoreak, ALEko irakasleak, irakasle aholkulariak eta orientatzaileak), hezkuntza-langileei (fisioterapeutak, terapeuta okupazionalak, hezkuntza-laguntzako espezialistak...) eta Hezkuntza Bereziko premien aholkularitzei, mintegi sistematikoen, prestakuntza-ikastaroen eta hezkuntza-premia bereziei buruzko beste ikastaro espezializatu batzuen bidez.