Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Energiaren Euskal Ituna lortzeko bide-orria prestatuko duen adituen batzordea berriz eratzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak:

  1. Berretsi egiten ditu energiaren euskal itunari buruz 11/11/02/01/00531 PNLan ezarritako helburuak.
  2. Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio abian jar dezala klima aldaketari eta beharrezko trantsizio energetikoari buruzko arau-esparrua izango den lege bat ahalik azkarren onartzeko prozedura, besteak beste, helburu hauek ezartzeko:
  • Efizientzia energetikoa handitzea, autokontsumoa eta sortutako argindarraren banaketa sustatuta.
  • Energiaren azken kontsumoan iturri berriztagarrien erabilpena handitzea.
  • Bidezko trantsizio energetikoa bermatzea.
  1. Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Legebiltzar honetan aurkezteko, onespena emateko, energian adituak diren eta Eusko Jaurlaritzari aipatu lege hori prestatzen aholkatuko dion taldearen proposamen bat, pasa den legegintzaldian egin ziren lanei jarraipena emanez. Energiaren Euskal Erakundeak beteko ditu aipatu aditu taldearen idazkaritza teknikoko eginkizunak, orain arte egin duen moduan.