Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

PSE-EEk eta EAJk gobernu sendo eta egonkor bat eratzeko harremanei ekin diete

Idoia Mendia idazkari nagusiak eta Miguel Ángel Morales Antolakuntzako idazkariak osatzen dute sozialisten ordezkaritza

1. argazkia

Bilbon bildutako PSE-EEko eta EAJko ordezkaritzek ikusi dute bi alderdiek bat datozela hasierako diagnostiko bat egitean hurrengo legegintzaldirako herrialdearen lehentasunak zehazteko orduan, baita pandemiatik irtetea gidatuko duen gobernu sendo eta egonkor bat ahalik denbora laburrenean eratzeko beharraren inguruan ere.

Helburu horrekin, beraz, bi aldeek hitzartu dute harremanetan segitzea eta partekatutako gobernu baten ardatz  nagusiak zehazteko proposamenak elkartrukatzea, akordio batetik erator daitekeen legebiltzar lankidetzaz gain.

EAJ eta PSE-EE bat datoz datorren hilabeteetan ikasturte politikoari osasun arloan eta, halaber, susperraldi ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko eskatuko diren neurriak hartzeko moduan egongo den gobernu bat abian jartzeko beharraz.