Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Mereziko du aurrera jarraitzeak, eskuin hau aldentzeko eta jendearen bizitza hobetzen jarraitzeko bakarrik bada ere”

PSE-EEko idazkari nagusia PSOEz eta Pedro Sanchezez “harro” azaldu da Batzorde Federalaren aurrean hitz egin duenean, eta esan du Pedro Sanchez “gure demokrazian egundo ezagutu ez den jazarpen maila” ari dela bizitzen

“Pedro, jarraitu egingo duzu eta guk ere zurekin jarraituko dugu amaieraraino”, esan du bere hitzaldian, Gerra Zibilean, diktaduran eta terrorismoaren kontra izandako erresistentzia gogora ekarriz

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante en el Comité Federal del PSOE celebrado este sábado en Madrid | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du mereziko duela aurrera jarraitzea eta jendearen bizitza hobetzen segitzea eskuinaren eta eskuin muturraren erasoen arren, eta sozialista eta PSOEko militante izateaz harro dagoela esan du (“Espainiako historiako orririk distiratsuenetakoak idatziko ditu berriz ere”), eta baita Pedro Sanchez idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteaz ere. Gerra Zibileko, diktadurako biktimengan, “bide bazterretako hildakoetan eta hilerrietako hesietan”, erbestea eta errepresioa bizi izan zutenengan eta terrorismoari aurre egin ziotenengan pentsa dezala eskatu dio Anduezak Pedro Sanchezi. “Pedro, jarraitu egingo duzu, eta guk ere zurekin jarraituko dugu amaieraraino”, esan du.

“Ez da erraza sozialista izatea. Eta ausarta izatea ezin da izan horren garestia. Baina mereziko du aurrera egitea. Eskuin hori aldentzeko eta jendearen bizitza hobetzen jarraitzeko bakarrik bada ere”, adierazi du Batzorde Federalaren aurrean hitz egin dueneko beste une batean, presidentearen eta bere familiaren kontra zabaldutako kanpainaren harira. Anduezak eskerrak eman dizkie Ferrazeko egoitza inguruan bildu diren milaka pertsonei, eta “denik eta eskuin okerrenaren” aurrean sozialisten printzipioak eta balioak eta demokrazia kontrajarri beharraz ohartarazi du, eta “itxaropen mezu” bat bidali nahi izan du.

“Herrialde honek lar merezi du. Baina askoz gehiago mereziko du Gobernu honek printzipio eta balio sozialistetatik jarraitzen badu horretan lanean. Balio horiei helduz denik eta eskuin okerrenaren aurrean. Egia haren gezurraren aurrean jarrita. Gure onestasuna haren demagogiaren aurrean. Gure askatasuna haren jazarpenari gainjarriz. Demokrazia herritarren zerbitzura jarrita duintasunaren muga guztiak gainditu izan dituen eskuin horren aurrean”, azaldu du.

Pedro, jarraitu egin behar duzu.

Pedro, merezi du jarraitzea, bai horixe.

Mereziko du aurrera segitzeak, eskuin hau aldentzeko eta jendearen bizitza hobetzen jarraitzeko bakarrik bada ere. #PedroNoTeRindas

Aurrera @sanchezcastejon! ?✊ pic.twitter.com/ctTYZtYTlr

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 27, 2024

Presidentea jasaten ari den jazarpen maila deitoratu du euskal buruzagi sozialistak, “demokrazian egundo ezagutu ez dena”. “Eta burua tente duela, konbikzioz ari da aurre egiten, Espainiaren eta herritarren interesak aurretik jarrita”, erantsi du. Anduezaren esanetan, espainiar demokraziak “une zailak” bizi ditu. “Badira demokraziaren jolas-arauak onartzen ez dituztenak. Herri honek ez du horrelako eskuinik merezi. Ez du merezi gehiengoaren, boterean nahi ez duten gehiengo horren arauak onartzen ez dituztenak. Ezin dute jasan. Baina demokrazia jasaten ez duenak, hori errespetatzen ez duenak ezer gutxi lagundu dezake herrialde demokratikoago bat eraikitzen”, adierazi du.

PSOEk eta herrialde osoak bizi izandako beste une zail batzuk ekarri ditu gogora Eneko Anduezak. “Gure historia, Alderdi Sozialistaren historia, une zailez beterik dago, jazarpenaren eta mehatxuaren aurrean bizitako uneez. Eta ondorio berbera atera dezakegu horietatik guztietatik: eusten diogunean, erresistentziara jotzen dugunean, irabazi egiten dugu. Diktadura bat aguantatu genuen, eta demokrazia irabazi genuen. Terrorismoaren 40 urte aguantatu genituen, eta bakea lortu dugu. Haitzuloetako mobilizazioak, gotzainenak, herrialde honetako atzerakoienen mobilizazioak aguantatu genituen, eta eskubide sozialak irabazi genituen. Jende ustelaren kontra aguantatu genuen, eta gobernu zintzo bat irabazi dugu”, esan du. 

Euskal hauteskundeetan hamabi eserlekurekin lortutako “emaitza aparta” ere balioetsi du PSE-EEko idazkari nagusiak: “Hamabi eserlekuek kanpainan genionean bihurtzen gaituzte: hurrengo Eusko Jaurlaritza erabakiko duen alderdian, baina garrantzitsuago dena, gobernu hori zertan arituko den erabakiko duen alderdian. Gure hitza beteko dugu: politika aurrerakoiak, herritarren eta Euskadiren eraldaketaren zerbitzura bakarrik egongo diren politikak jartzea martxan”.

Euskal sozialismoa eragiteko gaitasun handiagorekin dagoela orain azpimarratu du Anduezak, eta PSE-EE dela Euskadiren etorkizunerako funtsezko alderdia. “Ez da izan erraza. Agertoki okerrena genuen: nazionalisten arteko polarizazioa. Baina dinamika guzti horiekin apurtzeko gauza izan gara. Kanpaina handia egin dugu”, adierazi du, hautesleek sozialisten kudeaketa ona aitortu izan dutela ondorioztatzeko, gobernuko bere bazkideak higadura izan duen bitartean. Eta apirilaren 21eko garaipena “PSOE osoaren garaipena, datorren maiatzaren 12an Katalunian garaipen sozialista handi batekin jarraipena izango duena” dela esan du. 

“Kataluniak Salvador Illa behar du. Euskadi eta Katalunia, bere oinarriak bizikidetzan, ezberdinen arteko akordioan, aurkariarekiko errespetuan –ezin delako inoiz ‘aurkari’ gisa ikusi– ezarriko dituen Espainiaren aitzindari. Gogaidetasunaren, modernitatearen, aurrerapen sozialen, berdintasunaren Espainia horretan”, adierazi du.