Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Daniel Senderos izango dira PSE-EEko hautagaitzen buruan U23-ko hauteskunde orokorretarako

Julia Liberal, Izaskun Gomez eta Txema Oleaga izango dira Senaturako zerrendaburuak Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian

Batzorde Probintzialek berretsi beharko dituzte lurraldetako zuzendaritzek aurkeztu dituzten proposamenak

1. argazkia

Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Daniel Senderos izango lirateke Diputatuen Kongresurako PSE-EEren hautagaitzako buruak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, ekainaren 7ko asteazkenaren arratsalde honetan bertan dagozkien exekutiboek Batzorde Probintzialei igorriko dizkieten proposamenen arabera.

Kongresuen arteko organo gorenek berresten dituztenean, zerrendek eta gainerako hautagaitza sozialistek behin betiko onarpena jasoko dute Batzorde Federalak Ferrazeko egoitzan maiatzaren 10eko larunbat honetan egingo duen bilkuran. Gauza bera gertatuko da Senaturako hautagaitzekin ere. Txema Oleaga eta Julia Liberal, hurrenez hurren Bizkaiko eta Arabako egungo senatariak, eta Izaskun Gomez Gipuzkoako hautagai berria izango dira horien buruan.

Patxi Lopez Diputatuen Kongresuko egungo bozeramaile eta lehendakariaren ondoren, Maria Guijarro Kongresuko diputatu, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Batzordearen bozeramaile eta Berdintasunerako Batzordearen bozeramaile ondokoa izan dena eta Pau Blasi PSE-EEren Azterlan eta Programen idazkaria izango dira zerrendan.

Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Daniel Senderos izango dira PSE-EEko hautagaitzen buruan U23-ko hauteskunde orokorretarako@patxilopez @rafaela_romero @danielsenderos https://t.co/UzQGuZJR7F

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) June 7, 2023

Gipuzkoan, Rafaela Romerorekin erakundeetan ezagutza maila handia bermatuta egongo da, egungo Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatu dena Batzar Nagusietako presidente eta legebiltzarkide izan delako hainbat legegintzalditan, beste gauza batzuen artean. Maria Luisa Garcia Gurrutxaga diputatua eta Enrigue Ramos legegintzaldi honetara arte Gipuzkoako Aldundiko Obra Hidraulikoen zuzendari izan dena izango dira zerrendako bigarrena eta hirugarrena.

Arabako hautagaitzaren buruak Diputatuen Kongresuaren funtzionamenduaren ezagutza eta ingurumen arloan eskarmentu handia uztartzen ditu. Daniel Senderos PSE-EEko Trantsizio Ekologikorako eta Aldaketa Klimatikorako egungo idazkari dena Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako bozeramaile ondokoa eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Batzordeko kidea izan da legegintzaldi honetan. Arantza Niño UGTko sindikalista eta Jorge Juez joango dira, hurrenez hurren, zerrendaren bigarren eta hirugarren postuan.

Txema Oleaga Senatuko Justizia Batzordeko bozeramaile sozialista izan da legegintzaldi honetan, eta Julia Liberal Bateraezintasunen Batzordeko presidente eta Goi Ganberako Kultura eta Kiroleko Batzordeko Kirol bozeramaile izan da. Izaskun Gomez, bere aldetik, Pasaiako alkate izan da maiatzaren 28ko toki-hauteskundeen ondoren itxi den agintaldian.