Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Patricia Campelo: “Eredu soziosanitarioa aldatu nahi dugu, eta sistema unibertsal bat, kalitatekoa eta doakoa sortu nahi dugu. Zainketen legegintzaldia izan behar du hau”

Bizkaiko hautagaiak Gizakidetzaren sorrera azpimarratu du, “adinekoen belaunaldien ahaleginagatik, batik bat, emakumeen esfortzua gorabehera kili-kolo dabilen eredu bati” erantzun gisa.

Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak: “Kanpaina argi ari da uzten gu garela herrialde-proiektu bat duten bakarrak, EAJren autokonplazentziaren eta Bilduren katastrofismoaren aurrean”

1. argazkia
Patricia Campelo y Mikel Torres, en Portugalete. Foto: Socialistas Vascos

Patricia Campelo Bizkaiko hautagaiak esan du hurrengo legegintzaldia “zainketen legegintzaldia” izan behar duela, eta “zeharo zaharkitutako” gizarte baten aurrean Euskal Sozialisten helburua dela “Gizakidetza martxan jartzea, hots, azterketa sakon batetik sortuko den zainketa-eredu berri bat, geure haurtzarotik hasi eta zahartzarorainoko laguntzen eskema berriro diseinatuta, ikuspegi feminista lagun”. “Goitik behera aldatu nahi dugu gure eredu soziosanitarioa, zainketa-sistema unibertsala, doakoa nola kalitatekoa sortzeko, behar duten pertsona guztiengana hel dadin eta inor atzean gera ez dadin”, azaldu du.

“Gure helburua da Gizakidetza izeneko zainketa-eredu berri bat martxan jartzea, egungo ereduaren azterketa sakon batetik sortuko dena ikuspegi feminista lagun duela.

Proiektu sozialistak sistema berri hori bultzatzen konprometituta dago”… pic.twitter.com/8nLAo4JMcH

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 15, 2024

Patricia Campelok Portugaleteko ekitaldi batean hartu du parte PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusi eta herriko alkate Mikel Torresekin batera. Eta datu batzuk eman ditu bere hitzaldian, adibidez 2030ean euskal populazioa egonkortuta egongo dela bi milioi biztanleren inguruan, baina 110.000 pertsona gutxiago direla lan egiteko adinean eta 65 urtetik gorako 150.000 pertsona gehiago daudela. “Eta horrek ondorioak dakartza, jakina, lan-merkatuan eta pentsioen sisteman, baina baita zainketen ereduan ere, eta horrexetaz hitz egin nahi dugu gaur, bere kabuz baliatu ezin den gero eta jende gehiago egongo delako”, adierazi du.

“Kili-kolo” dabilen eredu bat da orain artekoa, “adinekoen belaunaldiaren ahaleginari esker eusten zaiona, batez ere emakume askoren esfortzuari esker; eta emakumezko migratzaileak eskura direla, askotan baldintza prekarioetan, eta beste erremediorik ezean eta baliabide faltan azken aukera gisa funtzionatzen duten gizarte zerbitzu batzuei esker”. “Beraz, sistema feminizatua, prekarizatua eta garestia, aldaketak sartzen ez badira zaintza luzatuetan desberdintasuna eta eraginkortasun eza areagotzen joango dena”, esan du.

Egoera horri aurre egiteko, esan du Euskal Sozialistek Gizakidetza martxan jartzea proposatzen dutela, hots, “erantzunkidetasunean garatuko den zainketa-eredu berri bat, senideei euren enpleguari, prestakuntzari, aisialdiari edo osasunari uko egin beharrik gabe beren erantzukizuna eta zaintzeko borondatea betetzeko aukera emango diena”.

Bestalde, Mikel Torresek adierazi du kanpaina honetan agerian geratzen ari dela Euskal Sozialistak direla “herrialde-proiektu bat dugun bakarrak, zerbitzu publikoak hobetzeko proposamen aurrerakoiekin eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko proiektu eraldatzaile batekin, guztiok kabituko garen Euskadi batentzat pluraltasuna bermatuko duen proiektu bat, alegia”. Horren aurrean, aldiz, ez dago “EAJren autokonplazentzia eta EH Bilduren katastrofismoa baino, ezetza bultzatzen dutenena ezetz esateagatik, dena gaizki egoteagatik, beti independentzia gehiago eta politika baliagarri gutxiago aldarrikatzen dabilena”, adierazi du.

Mikel Torresen aburuz, Euskal Sozialistak dira “ezker baliagarri bakarra”, hau da, “besteak ez bezala liskarretan sartzen ez den eta Eusko Jaurlaritzatik edo Espainiako Gobernutik martxan jartzen ditugun ezkerreko politikak kritikatzen ez dituen euskal ezkerra, lanerako eskua luzatzen duena eta akordioak lortzen dituena aurrera egiteko, ez duena abenturetan ezta ere identitate-eztabaidetan parte hartzen; erakundeei egonkortasuna ematen dion alderdia, alegia, herritarrengandik hurbil dena, herritarrentzako politikekin, ez herritarren kontrako politikekin”, adierazi du.