Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Maria Jesus San Jose: “Zuzenketek argitu egiten dute hizkuntza ereduen indarraldia eta Hezkuntza Lege berriak ikasleen beharrak sistemaren erdigunean jartzea bermatzen dute”

1. argazkia
La portavoz de Educación del Grupo Parlamentario Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak, María Jesús San José, durante la intervención | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialistak gogobeterik gaude burutu izan dugun negoziazioaz, guretzat funtsezkoak ziren aldaketa batzuk sartu izan direlako zuzenketen bidez; orain argi geratzen dira Legean jasoko diren hainbat alderdi. Kontu horiek duten garrantziaz jakitun, jendeaurrean azaldu genuen bezala proiektua Gobernu Kontseilura pasatu zenean, zuzenketa horiek sartu arte amore ez ematea izan da gure apustua.

“Zuzenketek proiektuaren funtsezko alderdiak argitzen eta hobetzen laguntzen dute, hizkuntza ereduen indarraldia argitzen dute, esate baterako, Hezkuntza Lege berriak ikasleen beharrak sistemaren erdigunean jartzea bermatzeko eta helburua gure ikasleen arrakasta izateko”, adierazi du Maria Jesus San Jose talde sozialistaren bozeramaileak.

Hilabete hauetan burutu dugun negoziazioaren ondoren, batera aurkeztu izan ditugun zuzenketek:

-Ikaskuntza-hizkuntzen komunikazio-izaera bermatzen dute. Euskal Hezkuntza egituratzen duen sistema eleaniztunak (euskara izango du ardatz, eta bi hizkuntza ofizialen eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza baten bidez gauzatzen da) gizarte kohesioa eta herritarrek bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna bermatzeko ikaskuntzak bideratzen dituzte.

-Hizkuntza-ereduen indarraldia argitzen dute eta horien edozein eguneraketa edo garapenek Gernikako Estatutuan eta Euskararen erabilera normalizatzeko Legean aitortzen diren eskubideak eta ezarritako printzipioak errespetatuko dituzte, besteak beste, hezkuntza-maila ezberdinetan irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko eskubidea.

Hortaz, legeak adierazten du hizkuntzen tratamendu integratuak eta horien alderdi metodologikoak “ikastetxe bakoitzaren hizkuntza-proiektuan egituratu behar direla, Gernikako Estatutuan eta euskararen erabileraren normalizazioarako azaroaren 24ko 10/1982 Legearen II. Tituluaren II. Kapituluan aitortzen diren eskubideak eta ezartzen diren printzipioak biltzen dituen esparru komun baten barruan, indarrean dagoen hizkuntza-ereduaren sisteman oinarrituta, horien edozein garapen edo eguneraketa erregelamendu-garapen baten bidez egingo dela ziurtatuz, aipatu eskubide eta printzipio horiek bermatuko dituztenak, hain zuzen.

Erregelamendu-garapen horren arabera, ikastetxeetako hizkuntza-proiektuen bitartez planifikatuko dira hizkuntzen irakaspena, horien erabilera eta ikasleek horiekiko izango duten jarrera positiboa, kontuan izanik ingurune bakoitzeko abiapuntu eta ezaugarri soziolinguistikoak zein sozioekonomikoak, ikasleen eta horien familien ezaugarri bereziak barne, ikasleek hezkuntza-etapa bakoitzaren amaieran eskatzen diren beharrezko hizkuntza-maila eta gaitasunak lortzeko helburuarekin.

-Itundutako ikastetxe pribatuen finantzaketa publikoa Legean eta horren erregelamendu-garapenean jasoko diren eskakizunak, printzipioak eta irizpideak betetzearen mende egongo da.

-Hezkuntza-eskaintza nahikoa bermatzen dute hezkuntza-eskaintzaren programazioan plaza publikoen eskariari erantzuteko.

-Hezkuntza Konplexutasun Indizea (HKI) ezartzen dute baliabide publikoak esleitzerakoan kontuan hartu beharreko elementu gisa.

-Itundutako ikastetxe pribatuetako gobernu-organoak eratzeko errespetua bermatzen dute, sozietate-tipologia edo -mota bakoitzaren araudi erregulatzailearen arabera dagokion izena edozein dela ere.

-Eginkizun berri bat ezartzen dute Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearentzat (ISEI-IVEI), lurralde bakoitzeko egoeraren datuak bilduz honako alderdi hauei dagokionez: emaitzak, ekitatea, segregazioa, kontzentrazioa eta eremuko baliabideak segregazioa eta desberdintasunak gainditzeko politikak garatzeko.

-Kanpoko ebaluazioen emaitzak ikasleen banakako balorazioak eta ikastetxeen balorazioak egiteko erabiltzea debekatzen dute, horien ezaugarriak eta testuingurua kontuan hartu gabe, batez ere, familien eta hartzen dituzten ikasleen egoera sozioekonomiko eta kulturala. Halaber, debekatu egiten dute ikastetxeen sailkapenak edo rankingak egiteko erabiltzea, ebaluazio horiek eragin ditzaketen ondorio kaltegarriak saiheste aldera, ELGAren PISA txostenak adierazi bezala, esaten baitu horien erabilpenak desberdintasuna, segmentazioa eta ekitate-eza indartu dezaketeela.

-Oinarrizko bitartekaritza-eginkizun berri bat esleitzen diote Euskal Hezkutza Sistemaren Ikuskaritza Zerbitzuari, ulerturik hezkuntza-ikuskaritzaren eginkizuna izango dela ikastetxeetan bizikidetza positiboa sustatzea, araudia betetzen dela eta eskubideak eta betebeharrak errespetatzen direla bermatzeaz gain.

-Hezkuntza-proiektuan txertatzen dituzte teknologia eta eraldaketa digitala hezkuntzan sartzeak dakartzan aldaketak, ikusirik hezkuntza-proiektuan tresna teknologikoen integrazio pedagogikoak eta hezkuntza-komunitatearen gaikuntza digitalak duten garrantzia.

-Hezkuntza-kalitatearen zigilua aitortzea ezabatzen dute, ikastetxe publikoen eta itundu pribatuen artean bereizketarako edo diskriminaziorako elementu bihur daitekeelako.

-Inklusioa, ekitatea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna jomugan duen heziketa bat bermatzen dute, baita orientazio sexualari eragiten diona ere, jokabide edo jarrera batzuk agertzea eragotziz.

-Lan-baldintzei buruzko Aholkularitza Kontseilua ezabatzen dute, ez delako adostasunik gizarte-eragileen artean.

-2 urteko epea ezartzen dute Sistema Eleanitzaren Esparru Komunaren ezaugarriak onartzeko, ikastetxe bakoitzaren hizkuntza-proiektua egiteko oinarrirako erreferentzia izango delarik, euskararen inguruan ardaztuta eta bi hizkuntza ofizialetan eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean egituratuta.

-Esparru Komunak izan beharko dituen printzipioak finkatzen dituzte:

  1. a) Ikuspegi eleaniztuna: curriculumaren parte diren hizkuntza guztiak ikasi egin beharko dira, eta ezagutza sortzeko eta transmititzeko tresna izan beharko dute.
  2. b) Malgutasuna eta moldagarritasuna: hezkuntza-sistema osorako hizkuntza-alderdietatik abiatuta, Esparruak aukera eman behar die ikastetxeei beren autonomiaren egikaritzan egokitzeko, kontuan hartuta testuinguru soziolinguistikoa, familien erabaki informatuak eta ikastetxean hartutako hezkuntza- eta pedagogia-akordioak.
  3. c) Inklusibotasuna eta eraginkortasuna: Esparruak ikasleen ezaugarrietara egokitutako ibilbideen garapena ahalbidetu behar du, inola ere ez dadin baldintzatu beren gaitasunen garapeneko arrakasta, eta hizkuntza-helburuak lortzeko estrategia eta metodologia desberdinak erabiltzea ahalbidetu dezan.