Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEren Batzorde Exekutiboak Eneko Andueza aukeratu du Eusko Legebiltzarrean bozeramaile izateko

• Buruzagitza sozialistak Txarli Prieto izendatu du hautagai Euskal Ganberaren Mahairako

1. argazkia
Eneko Andueza y Txarli Prieto acceden al Parlamento Vasco junto a Idoia Mendia y José Antonio Pastor. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren Batzorde Exekutibo Iraunkorrak Eneko Andueza Eusko Legebiltzarreko Talde Sozialistaren bozeramaile izendatzea adostu du gaur. Hamar ordezkari sozialistek pasa den 23ko ostegunean burutu zituzten euren akreditaziorako nahitaezko izapideak, eta Exekutiboari dagokio orain aurreko legegintzaldietan bezala Grupo Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak deituko den taldearen zuzendaritzako postuak izendatzea. Guztien buruan Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia egongo da.

Eneko Andueza 1979an jaio zen Eibarren eta bi seme-alaben aita da. Zientzia Politikoak eta Administrazioan lizentziatua, ibilbide politiko eta instituzional luzea burutua du Euskadin. Euskal Sozialistak-en batzarkide (2011-2015) eta bozeramaile (2015-2016) izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta zinegotzi eta alkateorde Eibarko Udalean (2008-2016). Hamaikagarren legegintzaldian, berriz, alboko bozeramaile gisa aritu zen Euskal Ganberan. Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi da 2017ko ekainetik. José Antonio Pastorri hartzen dio lekukoa karguan, bera aritu izan baita eginkizun horretan azken lau legegintzaldietan.

Batzorde Exekutiboak, halaber, Gloria Sánchez izendatu du alboko bozeramaile aritzeko. Gloria Madrilen jaio zen 1959an, Zuzenbide eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da ICADEtik eta karrerako funtzionarioa Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoan 1984. urtetik. Lan eta Gizarte Gaien zuzendari probintziala izan zen Araban (1992-1996), Gobernuaren ordezkariorde (2004-2012) eta Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako zuzendariorde. Legebiltzarkidea da 2012. urtetik.

Telematikoki burutu den bileran, zuzendaritza sozialistak erabaki du Txarli Prieto izatea Euskal Ganberako Mahairako hautagai sozialista. Ganberak datorren abuztuaren 3an erabakiko du, hain zuzen, XII. Legegintzaldirako bere zuzendaritza-organoa. Prieto Gasteizen jaio zen 1957an eta diplomatua da Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzan. Arabako PSE-EEren idazkari nagusi izan zen 2005 eta 2014 bitartean, eta legebiltzarkide da 2009az geroztik. Pasa den legegintzaldian, Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteorde izan zen.