Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Javier Hurtado: “Euskadiko Kontsumo Lege berriarekin, legea urratzen duten enpresen izenak, abusuzko klausulak eta erreklamazio batzuk argitaratu ahalko ditugu”

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Lege berriak bidegabeki kobratutako zenbatekoak itzultzea ahalbidetuko du, bide judizialetik igaro gabe

1. argazkia
El consejero de Turismo, Comercio y Consumo, Javier Hurtado, en el Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak aurkeztutako lege-proiektutik abiatuta Eusko Legebiltzarrak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legea onartu ondoren, Javier Hurtado sailburu sozialistak agerraldia egin du lege hori azaltzeko, eta esan du “lege modernoa eta aitzindaria” dela hainbat alorretan, eta “agertoki sozial eta arauzko berrira egokitzeko beharrari” erantzuten diola, eragina izan dutelarik “kontsumo ohituretan eman diren aldaketek, Estatu eta Europa mailan legegintza arloan izan diren aldaketek eta duela 11 urte Kontsumobide sortu izanak, horren egitekoa indartzen jarraitu beharrean garela”.

Legeak indartu egiten ditu kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak, eta arreta berezia jartzen du kalteberatasun-egoeran direnak babesturik egon daitezen. Horretarako, bitartekaritza, ikuskaritza eta zigorrak sendotzeko eta kontsumo arduratsua sustatzeko mekanismoak gaitzen ditu.

Lehenik, informazioarekin lotutako eskubideak hobeto babestuz. Interes orokorreko zerbitzuetan (ura, argindarra, gasa, telefonoa edo Internet), adibidez, enpresek 30 eguneko zuzentze-epe bat eskaini beharko dute prestazioa eten aurretik. Era berean, doako telefono bat eskaini beharko dute. Bestelako motako enpresek, berriz, eskualde-tarifazioa izango dute. Ildo horretan, garrantzitsua da azpimarratzea telefono bidezko arreta edo arreta elektronikoa ematen denean, metodo automatikoak egon arren ere, zuzeneko arreta eman beharko dela beti.

Aitzindaria izango da lege berri hori, zerbitzu-enpresak behartzen dituelako informazioa eskaintzera kontratazioaren aurretik, mantentze-obren gorabeherengatik, erabiltzaile asko izateagatik edo eguraldiaren egoeragatik zerbitzuaren erabileran eragin dezakeenean (autopistak, parte tematikoak…).

Eusko Legebiltzarrak berretsi egin du @JHurtadoGV sailburuak zuzentzen duen @DptoTurComCon Sailak bultzatu duen 📙Kontsumitzaileen Estatutua.

✅Kalteberatasunean direnei babes handiago eskaintzen die
✅Kontsumo arduratsua eta tokiko kontsumoa sustatzen du
✅Bitartekaritza eta arbitrajea indartzen ditu
✅Ikuskaritza eta zigorra @socialistavasco pic.twitter.com/SeWd9qNPMk

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) April 27, 2023

Bigarrenik, Legeak indartu egiten du bitartekaritzaren eta kontsumo arbitrajearen egitekoa, enpresen jardunbide egokien kodea sustatuz eta horietan Kontsumobideri parte hartzeko aukera emanez.

Era berean, sektore publikoan eta kontratazio publikoan aplikatzeko arau orokorra izango da kontsumoko arbitraje sistema batera atxikitzea, eta hori kontuan izango da laguntzak, diru-laguntzak eta kalitatearengatiko sariak ematerakoan.

Hirugarrenik, merkatuaren kontrola indartzen du, nobedade esanguratsuekin. Kontsumo ikuskaritza indartzen da eta ikuskatzaileei ez identifikatzeko aukera ematen die, arrazoi horregatik euren jarduketaren jomuga zapuztu daitekeenean.

Era berean, zigor arloari dagokionez, Kontsumobidek jarri ditzakeen zigorren artean, enpresek kontsumitzaileei bidegabeki kobratu izan dizkieten zenbatekoak atzera horiei itzultzea erabaki ahalko du, eta kalte-ordaina ematea ere deliberatu ahalko du urraketarengatik sortutako kalte eta galerengatik. Zigor administratiboaz gain, itzulketaren edo kalte-ordainaren zenbatekoa zehaztuko da, zeina administrazioak berak gauzatu ahalko baitu.

Legeak, gainera, publizitatea eman ahalko die enpresek azken hiru urteetan egin izan dituzten urraketei, zigortutako enpresen abusuzko klausulei eta erreklamazioei, azken kasu horretan, zehazki, kontsumitzaileen osasuna, segurtasuna edo interesak bermatzeko.

Legeak, azkenik, kontsumo arduratsua sustatu nahi du, arrazionaltasun eta iraunkortasun irizpideak erabilita. Neurrizko kontsumoa, informatua, hausnartua eta kontzientea sustatu nahi da, arreta berezia jarriz ingurumenaren zainketan, bizitza-kalitatean eta garapen sozioekonomiko indibidual zein kolektibo arduratsu batean. Horrek barne hartzen du elikagaiak alferrik xahutzearen kontrako borroka, eta hainbat neurri ezartzen ditu horretarako, adibidez, taberna eta jatetxeetan ura doan eskaini beharra, plastikoen inpaktua murriztea eta tokiko eta 0 km-ko produktua sustatzea.

Gaur onartu dugu #Euskadi-ko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legea

Lege beharrezkoa
👉🏻modernoa,
👉🏻progresista
👉🏻izaera sozialekoa
👉🏻kontsumitzaileen eskubideak indartzen dituena, pertsona kalteberei babes berezia eskainita

 @kontsumoBIDE #consumo pic.twitter.com/C9cI05OBby

— Javier Hurtado (@JHurtadoGV) April 27, 2023