Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Iñaki Arriola: “Mugikortasun Jasangarriaren Legeak Euskadi gizarte- eta lurralde-kohesio handiago batera darama”

Sailburu sozialistarentzat, “garrantzi handiko araua da Euskadiko gizartea egituratuko duen garraio-sistema jasangarri eta moderno bat lortzeko”
Araudi berriak mugikortasun jasangarrirako plangintzaren tresnak arautzen ditu eta foru- eta toki-erakundeek ingurumenarekin begirunetsua izango den mugikortasunaren alde fiskalitate bat garatzeko oinarriak ezartzen ditu

1. argazkia
El consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, Iñaki Arriola, en el Parlamento Vasco para la aprobación de la nueva Ley de Movilidad Sostenible | Foto: Socialistas Vascos

Iñaki Arriola sailburuak ontzat eman du Mugikortasun Jasangarriaren Lege berriaren onarpena. Izan ere, legegintzaldi honetan Euskal Sozialistek sustatu duten egitasmorik garrantzitsuenetakoa da. Iñaki Arriolak Eusko Legebiltzarrean azaldu du lege horren helburu nagusia “karbono aztarna murriztea eta pertsonei garraio publikorako sarbidea lehenetsiko dien garraio-sistema intermodal baterantz urratsak ematea” dela.  “Garrantzi handiko arau bat da, bere helburu behinena garraio-sistema jasangarri eta modernoa lortzea da, Euskadi osoa hartuko duen gizarte-egituraketaren betekizuna betetzera zuzendua”.

Arriolak gogoratu du garraioak isurtzen dituela Europar Batasunean berotegi efektuko gasen laurdena, eta arlo horretan lana egin beharra dagoela 2050. urtean neutraltasun klimatikoa lortzeko. Lege hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean, Euskadik mugikortasun jasangarria sustatzeko esparru bat izango du, mugikortasun aktiboa eta garraio publikoa erabiliz horretarako funtsezko elementu giltzarri gisa.

Horren haritik, berrikuntza batzuk dakartza herritarren eskubideei eta betebeharrei dagokionez, herritarren parte-hartzea aurreikusten du mugikortasuneko estrategiak prestatzerakoan eta baita udalerriek euren hirigintza-jardueretan mugikortasun jasangarriak izango duen inpaktua kontuan hartzeko betebeharra ere.

Gaur, @PVasco_EuskoL-ek Mugikortasun Jasangarriaren Legea onartu du.

Bere helburu nagusiak hona bideratzen dira:

▪Garraio publiko jasangarri baterantz urratsak ematea

▪Elkarreragingarritasunean sakontzea
▪Sistema erabilerraz eta kohesionatzaile bat sustatzea pic.twitter.com/eatWBC6phe

— Iñaki Arriola (@iarriolal) November 9, 2023

Horrez gain, sailburu sozialistak nabarmendu du lege horren artikuluek “mugikortasun jasangarriaren aurka doazen jarduerak sustatu ez daitezen neurri fiskalak (tasak, kanonak, zergak eta murrizketak) eta finantzarioak” ezartzeko aukera jasotzen duela, eta baita “ingurumena kaltetzen ez duten garraiobideetarako hobariak edo salbuespenak” ezartzea ere. Legeak esparru bat ezartzen du aldundiek eta udalek ekonomia- eta zerga-politikako tresnak aktiba ditzaten garraio sektorearen jasangarritasunean sakontze aldera.

Elkarreragingarritasun osoko garraio-tituluak

Arauak, halaber, Euskadin diren garraio-tituluak arau berria onartzen denetik bi urteko epean elkarreragingarriak izateko betebeharra jasotzen du, pertsonek autonomia erkidegoko garraiobide ezberdinetan erabiltzeko aukera izan dezaten, intermodalitatea bultzatuz horrela. Etorkizunera begira, berriz, sortzen diren garraio-txartel berriak garraio publikoaren zerbitzu guztietan erabili ahal izateko moduan konfiguratuta egotera behartzen du legeak. Edonola ere, Euskadi osorako tarifa-sistema bakar eta integratua bultzatzeko beharra defendatzen du.

Mugikortasun aktiborako diseinatutako udalerriak

Legeria berriak mugikortasun aktiboa sustatzea azpimarratzen du, oinezkoa zein bizikleta bidezkoa. Hori lortzeko, udalerriek hori sustatu beharko dutela agintzen du, hirigintza-plangintzatik eta hiri eta herrien diseinutik, trafikoa baketzeko bezalako neurriekin eta kale, plaza eta etorbideetan oinezkoei lehentasuna emanez. Eraikin publikoek eta geralekuek bizikletentzako aparkalekuak izateko betebeharra ere ezartzen du, eta etxebizitzen eraikin berriek espazio seguru eta babestuak izan beharko dituzte garraio jasangarriko baliabide horrentzat.

Legeak herritarren eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu aurrenekoz, besteak beste, garraio publikoaren zerbitzurako aukera izateko eskubidea, edozein dela ere bizilekua, eta ingurumenarekin begirunetsua izango den mugikortasuna bultzatzeko neurrien diseinuan herritarrek parte hartzeko bideak finkatzen ditu. Euskadiko eta hiru lurralde historikoetako mugikortasun jasangarrirako planen arauketa ere jorratzen du, hamarkada baterako ikuspegiarekin, 5.000 biztanletik gorako udalerriak hori egitera behartuta egongo direlarik. Planen artean, bestalde, lantokietako mugikortasuna ere barne hartzen du arau berriak. 

Alberto Alonso Ingurumen Iraunkortasunaren alorreko bozeramaile sozialistak “beharrezkotzat” jo du arau berria. “Uste dut lege on bat dakargula bozkatzera. Lege behar-beharrezkoa. Klimaren aldaketaren kontrako borrokarako gure konpromisoa ardaztuko duen beharrezko corpus arauemailearen parte izango den lege bat, alegia. Herritar guztiek era jasangarri, publiko eta osasungarrian mugitzeko duten eskubidea bermatu behar duen lege bat”.