Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistak egongo garen Gobernu batek ez du planteatuko Espainiarekin, epe batera begira bada ere, hausteko inolako proiekturik”

• PSE-EEren lehendakarigaiak “joera sozialeko eta aurrerabideko Gobernu bat” defendatu du Pedro Sánchez Gobernuko presidentearekin batera egindako ekitaldi batean, “sektakerietatik urrundurikoa eta oinarri etiko eztabaidaezinak izango dituena”

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagai denak, Idoia Mendiak, Euskal Sozialistak Eusko Jaurlaritzan egotea aldeztu du gaur, hori delako egonkortasunerako eta "Espainiarekin hausteko proiektuak" saihesteko aukera bakarra. “Lehendakaritzara aurkezten naiz Euskadi sozialistok gidatu ahal izan dezagun, euskaldun gehienek erreskate soziala nahi dutelako eta gu garelako gobernatzen dakien ezkerra. Eta sozialistok bertan garen Gobernu batek ez du planteatuko Espainiarekin apurtzeko inolako proiekturik, ez disimuluan ez epe batera begira ere”, esan du.

 ⏩ Euskal Sozialistok egongo garen Gobernu batek ez du planteatuko Espainiarekin, epe batera begira bada ere, hausteko inolako proiekturik.#VotaIdoia #VotaPSE#IdoiaLehendakari #12J #U12 pic.twitter.com/4QkkbdbqJK

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 5, 2020

 Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean hartu du parte Bilbon Pedro Sánchez Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusi denarekin batera. Isabel Celáa Hezkuntza ministroa eta Arancha González Laya Kanpo Arazoetarako ministroa izan dituzte alboan. Bere hitzaldian, Idoiak esan du Euskal Sozialistak direla “joera sozialeko, aurrerabideko, sektakerietatik eta kontsultetatik urrundurik izango den Gobernu baten, alegia oinarri etiko eztabaidaezinak izango dituen Gobernu baten ziurtasuna helarazi dezaketen bakarrak”. Hala, gogora ekarri du duela lau urte agindutakoa, esan baitzuen “boto sozialista bakar bat ere ez zela erabiliko estrategia nazionalistetarako, hausturetarako edo desegonkortzeetarako, boto sozialista guztiak enplegurako, zerbitzu publikoetarako, babes sozialerako” zirela. “Eta bete egin dugu emandako hitza, legegintzaldia langabezia gutxiagorekin, prekarietate gutxiagorekin eta gizarte-babes handiagoarekin itxi izan dugu”, gogoratu du.

Hurrengo legegintzaldirako proposamen sozialistak erantzun zehatzak eskaintzen dituela azpimarratu du Mendiak, eta baita ere “beste alderdietako inork eskaini ezin duen zerbait: fidagarritasuna eta koherentzia euren gobernuek egiten duten guztian”. “Hauteskunde hauek dira gobernu guztiak eskutik joanarazteko aukera, hots, erakunde guztiak ezbairik gabe lankidetzan arituko izateko berme sozialista euskaldunek izateko unea”, esan du. “Premiazkoa denerako akordioak egin eta gauzatzen jarduteko” bere borondatea adierazi du, baina baita “berreraikuntzarako plan integral bat, belaunaldi baterako plan bat prestatzeko” ere, “osasun erreforma, hezkuntza-itun bat eta digitalizaziorako eta trantsizio ekologikorako planak” bilduko dituena.

Lehendakari bezala hartuko duen lehen neurria eragile guztien artean elkarrizketa sozialerako, zibilerako eta erakunde artekorako mahaiak deitzea izango dela, Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikorako. “Nik, izan ere, inor ez dut soberan, ez dut soberan ideia edo ekarpen bakar bat ere”, esan du. “Alderdi guztiekin behar dena, behar duenean eta behar denean egingo dut, salbuespenik gabe. Enplegua berreskuratuko duen, zerbitzu publikoak blindatuko dituen eta gizarte-babesa indartuko duen Gobernu baten buru izan nahi dut, eta guztientzat gobernatu nahi dut. Pedrorengan konfiantza duten euskaldunek badakite konfiantza izan dezaketela euskal sozialistengan”, esan du amaitzeko.