Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak sozialistek Europako Ekintza Planarekin duten konpromisoa helarazi die ekonomia sozialaren familiei

Kooperazioaren, parte-hartzearen eta kohesioaren balioak kalitateko enpleguko Europaren eraldaketarako motorra izan behar direla gogoratu du hautagai sozialistak

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, junto a representantes de las familias de la economía social en Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

Ekainaren 9ko Europako Parlamenturako euskal hautagai sozialistak, Idoia Mendiak, Euskadiko ekonomia sozialaren familiei helarazi die PSOEk Ekintza Plana gauzatzeko hartua duen konpromisoa. Ekintza hori “historikotzat” jo zuten aipatu enpresa horiek berek, eta Nicolas Schmit-ek, Europako Presidentetzarako sozialisten oraingo hautagai eta, egun, Enplegu eta Eskubide Sozialen komisario denak, erakutsitako engaiamenduari eta lidergoari esker lortu izan da, Idoia Mendiaren iritziz.

Idoia Mendia hainbat elkarteren ordezkariekin bildu da gaur goizean, hala nola: Rosa Lavin, Konfekoop-ekoa; Jone Nolte, ASLEkoa; Joana Revilla eta Rosa Gil, Gizatekoakoak; Pablo Moratalla, EHLABEkoa, eta Esther Iriagaray, Funkokoa. Idoia Mendiak harreman zoli eta iraunkorra izan du erakunde horiekin Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu gisa, eta ekonomia sozialak bere historian jaso izan duen babes handiena etorri izan da bere eskutik, besteak beste, Euskadi izan dadin ekonomia sozialaren berrikuntzako europar hub-aren egoitza.

Oraingo honetan, hautagai sozialistak azpimarratu du enpleguak, aberastasunak eta gizarte-kohesioa sortzeak betetzen dituztela PSOEk datorren europar agintaldirako duen programaren hainbat orri. Halatan, sozialismoarentzat ekonomia soziala erreferente bat da kalitateko lanpostuak sortzeko eta berrikuntzarako ereduan, “gure ekonomia dinamikoa, iraunkorra, lehiakorra eta zirkularra izan dadin”, bere hitzetan.

Mendiaren hitzei jarraituz, eredu sozialistak “oreka sortu behar du gizarte-ongizatearen, industria-lehiakortasunaren eta ingurumen-jasangarritasunaren artean, justizia soziala sustatzeko eta desberdintasun ekonomikoak murrizteko, eta baita Europako eskualde zein lurralde guztietan neutraltasun klimatikoa lortzeko ere”. “Trantsizio ekologikoak eta digitalak erronka argi eta garbiak dakartzate, baina egun dauden desberdintasun-arrakalak ixteko eta ekintzailetza kolektiboa bultzatzeko ere balio dezakete”, adierazi du.

Ildo horretan, Ekonomia Sozialerako Ekintza Planean zehazten diten helburu guztiak betetzeko konpromisoa hartu du Idoia Mendiak, enpresa horiek merkatuetarako eta finantzaziorako sarbidea izan dezaten, beste gauza batzuen artean. Horrekin batera, esan du aukera on bat dela landa-garapenerako ere, babes irmoa eskaintzen dielako nekazaritza eta elikadura arloko kooperatibei eta sektore horretako belaunaldien arteko erreleboari.

Horrez gain, programa sozialistak ekonomia sozialaren balioak goresten ditu gizarte mailan zailtasun bereziak edo zailtasun fisikoak edo psikikoak dituzten pertsonentzat, “inor atzean utzi gabe”, enplegu duin bat izateko bermea direlako. “Ez da kasualitatea ekonomia soziala erreferentzia sozialista bat izatea lehiakortasunaz, lan-baldintza duinez, inklusioaz eta gure enpresen errotzeez hitz egiten denean. Elkartasuna, kooperazioa, langileek enpresetan parte hartzea, aberastasunaren bidezko banaketa, inklusioa eta berrikuntza, ekonomia sozialaren eta sozialisten balioak dira horiek guztiak, eta defendatzen dugun Europa Sozialaren motorra izan behar dira”, esan du amaitzean.