Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Gu gara euskal ezker ez-nazionalistaren espazio zentrala; pluraltasunean sinesten dugu eta akordioa gauzatzen dugu kudeaketarako”

• PSE-EEren lehendakarigaiak Euskal Sozialisten “etorkizuneko proiektua” aldarrikatu du beste alderdi batzuek krisia konpontzeko eskaintzen dituzten “duela bi mendeko errezeta magikoen” aldean

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en el acto político celebrado en Vitoria-Gasteiz. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak “euskal ezker ez-nazionalistaren espazio zentral” gisa aurkeztu du Euskal Sozialistak alderdia, “pluraltasunean sinesten duena eta akordioa gauzatzen duena kudeaketarako”. “Gu gara ezker fidagarria, aurrerakoi sentitzen den euskal gehiengo sozialak bere konfiantza jar dezaken alderdia, badakiena ez dela irtenbide nazionalisten garaia, jendearen arazoak konpontzera zuzenduko den Gobernu bat eraikitzearena baizik”, esan du. 

Jendearen arazoak konpontzea erdigunean jarriko duen Gobernu bat eskaintzen dugu Euskal Sozialistek.

Kudeaketa zorrotza daraman Gobernu bat, horrengan konfiantza jarri daitekeena eta @sanchezcastejon-en Gobernuarekin kooperatzen duena

Inor atzean utzi gabe konponbideak eskaintzeko#IdoiaLehendakari #12J pic.twitter.com/6aQhzvezt3

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 30, 2020

Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean hartu du parte Gasteizen Gloria Sánchez Arabako hautagaiarekin eta Cristina González Arabako Sozialisten idazkari nagusiarekin batera. Bere mintzaldian, kritikatu egin ditu “ezegonkortasun garaiotan errezeta magikoak” saltzen dabiltzanak edo "duela bi mendeko errezetekin aurrera egin ahal dugula oraindik sinetsirik daudenak". “Horien guztien aurrean, etorkizuneko proiektu batekin aurkezten gara, inor atzean utziko ez den proiektu serio eta zorrotza”, esan du.

Buruzagi sozialistak Euskal Sozialistek Euskadin egindako lana nabarmendu du, “beti aurrera begiratu izan dugulako, baita garairik okerrenetan ere”. “Euskadi terrorismoaren haitzulotik ateratzeko eta herritarrei askatasuna itzultzeko, langile eta emakumeentzako eskubideak lortzeko eta hezkuntza eta osasungintza publikoa eraikitzeko”, gogoratu du.

Horietan guztietan, Idoiaren esanetan, hor egon izan da PSE-EE, “Euskadi eta euskaldunak erreskatatzen krisi eta ezegonkortasun une bakoitzean”. “Adabakiak jartzera eta zuloak estaltzera mugatu gabe” egin du, gainera. “Euskal Sozialistok gobernatu izan dugun bakoitzean modernizatu egin dugu herrialdea, modernizatu egin ditugu gure enpresak, gure administrazioa, gure zerbitzu publikoak”, gaineratu du.

Gloria Sánchezek, bestalde, esan du sozialistak direla “Euskadi ez nazionalistek ez eskuinak uniformaturik ez izateko bermea”. “Gu gara bermea gobernantzan ez dadin espaziorik egon erradikalismo independentistarentzat eta ez dadin ere egon eskuin muturrarentzat”, azaldu du. Bere iritziz, “euskal herritarrek ez dute nahi gizarte-eredu baztergarri eta konfrontazioz beterikorik; eta hori ez denik gertatuko, gobernu sozialista batek baino ezin du bermatu”, esan du.

Cristina Gonzálezentzat Euskadik “ausardia politikoa” behar du, “zatiketa ekartzen duena bazterrera utzi eta berdintasuna eta elkartasuna, batzen gaituena, erdigunean jartzeko”. Eta haren politika publikoak eta gizarte-zerbitzuak ere indartu egin behar direla esan du, eta haren ekonomiak erakundeen laguntza jaso behar duela. Esan du horri guztiorri erantzuteko dagoela “Euskal Sozialisten konpromisoa, egindako ibilbide baten bermea duena, orain sendotu beharrean dena duela hilabete batzuk Pedro Sánchezi babesa eman zioten herritarren botoekin”. Izan ere, Cristinaren aburuz, “Euskadin eta Espainian etxeko lanak eginda goaz berriz ere botoa eskatzera”.