Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2022ko Aurrekontuak

Idoia Mendia: “Lan eta Enpleguaren Aurrekontuak inklusio eta berdintasuneko berrikuntzarako inbertsio-proposamen bat dira”

1. argazkia
La VIcelehendakari y Consejera de Trabajo y Empleo, Idoia Mendia. | Foto: Parlamento Vasco

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak bere sailaren 2022rako Aurrekontuak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, eta esan du Elkarrizketa Sozialean oinarrituta berdintasun eta inklusioko berrikuntzarako inbertsio-proiektu bat dela.

Inbertitu berritzeko eta berdintzeko, eta elkarrizketa bidez egin ere. Hori da @LanDpto-ren proposamena 2022rako bere #aurrekontuak egitasmoan. Baliabide gehiago proiektu berrietarako eta kohesio handiagoa lortzeko pic.twitter.com/79vdnLr19U

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) November 2, 2021

“Aurrekontuak lau I+D-tan laburbiltzen dira, inbertsio-proposamen bat delako inklusio eta berdintasuneko berrikuntzarako, lau “i”, prozesu osoan zehar elkarrizketa bere era guztietan nagusi delarik: hitzartzeko foroan, hots, Elkarrizketa Sozialerako Mahaian, elkarrizketa eragile sozial eta ekonomiko guztiekin, eta elkarrizketa legebiltzar talde guztiekin”, adierazi du.

🎙️ @idoiamendia

"#Aurrekontu hauekin ez dugu itzuli nahi 2020ko otsailean geundenera, aurrerabide âž•-rekin, eskubide âž•-rekin eta kohesio âž•-rekin irten nahi dugu".

⏩ #KonponbideenGobernua pic.twitter.com/NOBvbiSNVU

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 2, 2021

Idoia Mendiak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da Euskadik lortuko duen susperraldi ekonomikoa, baita enpleguan ere, “aurrerabide, eskubide eta kohesio gehiagoko” agertoki batera eramatea. “Aurreikusita zegoen baino hobeto egin izan diogu aurre krisi honi, baina lehen geunden baino hobeto atera behar gara krisi honetatik. Ez dugu itzuli nahi 2020ko otsailean geundenera, aurrerabide gehiagorekin, eskubide gehiagorekin eta kohesio gehiagorekin irten nahi dugu.

Sailburu sozialistak zuzentzen duen sailak 936.227.285 milioi euro izango ditu bere Aurrekontu proiektuan, eta horri Europako funtsetatik jada eskuragarri dauden 48.590.000 milioi euro gehitu behar zaizkio. Idoia Mendiak azpimarratu du baliabide horiek legegintzaldiaren lehen urtean abiarazitako programen indartzea ekarriko dutela, baina baita hogei bat programa berri sustatzea ere, batik bat gazteei, 45 urtetik gorakoei, emakumeei eta desgaitasuna dutenei zuzendurik direnak.

Era berean, nabarmen igotzen dira Ekonomia Sozialaren eta Lan Arriskuen Prebentzioko aurrekontuak. Eta DSBErako eskubidea duten pertsona guztien estaldura bermatzen da, jasotzen dituzten zenbatekoak %3 igoko zaizkielarik.