Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak poza agertu du defizitari buruzko akordioagatik eta Iñigo Urkulluk Presidenteen Konferentziara ez joateko erabakia "birpentsatu” duelako

“Ezin genuen onartu lehendakariak kanpoan utz gintzan gure etorkizuna zehaztuko duen argazki batetik”, esan du PSE-EEko idazkari nagusiak.

1. argazkia
La Comisión Ejecutiva del PSE-EE, en una reunión reciente. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia poztu egin da euskal erakundeen defizitari heltzeko eta zorpetzeko gaitasunari buruz euskal eta espainiar gobernuen artean lortutako akordioagatik, eta Iñigo Urkullu lehendakaria azkenean joan egingo delako gaur San Millán de La Cogollan burutuko den Presidenteen Konferentziara, Euskal Sozialistek behin eta berriz eskatu zioten bezala.

Mendiak gogoratu du ez dela “une bakar batean ere” zalantzan jarri Espainiako Gobernuaren aldetik Kontzertuaren Batzorde Mistoaren bilera, eta ez zegoela arrazoirik “Presidenteen Konferentzia bezalako horren foro garrantzitsu batera lehendakariaren presentzia baldintzatzeko, berez baitu nahikoa garrantzi Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea ziurtatzeko”.

“Gure ekonomiarentzat izugarrizko garrantzia duen une batean Euskadiren interesak defendatzeaz ari gara, koronabirusaren krisia dela eta ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko susperraldirako europar funtsaren 140.000 milioi eurorekin zer egingo erabakitzeaz. Guztioi eragiten digun eta horren gainean guztiok ahotsa izan behar genukeen debate batez ari gara”, adierazi du Mendiak.

Horren guztiaren aurrean, buruzagi sozialistak uste du ezin genuela onartu "lehendakariak kanpoan uzterik gure etorkizuna baldintzatuko duen eta datozen urteetan Euskadiren berreraikuntza ekonomiko eta soziala zedarritzeko oinarri izango den foro batetik”.

Mendiak gogoratu duenez, "Sozialistok esan genuen egingo zela Batzorde Mistoaren bilera eta Eusko Jaurlaritzak datorren urteko aurrekontuak prestatzeko nahikoa denboraz azaldu ahalko zituela gastu-mugari eta zorpetzeari buruzko bere planteamenduak”. Eta lehendakariak erabakia “birpentsatu” izanagatik poza adierazi ondoren, Idoia Mendiak espero du “gehiegizko protagonismoen eta beharrik gabeko hordagoen bezalako aste honen ondoren onartuko dugula alde guztietako indarren bilketa behar dugula krisi honetatik irteteko, bakarrik inora ezin garelako joan".