partekatu
Estibaliz Canto: “Eusko Jaurlaritzari dagokio PISA txostenaren datuak zorrotz aztertzearen eta horiek hobetzeko neurriak hartzearen erantzukizuna”
PSE-EEko Hezkuntza bozeramailearentzat, emaitzak “kezkagarriak” dira eta sailburuari eskatu dio “hezkuntza-komunitatearekin” egin dezala lan “akatsak hauteman eta zuzentzeko”
PSE-EEko Batzorde Exekutiboko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako bozeramaileak, Estibaliz Cantok, “Euskadik PISA txostenean lortu izan dituen emaitzak zorrotz aztertzeko eta akatsak hauteman eta zuzentzeko eta hobetzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala” eskatu dio Eusko Jaurlaritzari eta, bereziki, Begoña Pedrosa arloko sailburuari.
Txostenaren datuak “kezkagarriak” direla azaldu ondoren, euskal ikasleak Espainiako azken postuetan jartzen baititu irakurtzeko gaitasuna bezalako funtsezko gaietan (Ceuta eta Melilla ditu bakarrik atzetik) edo Zientzietan, datu horien kontraesanaz eta erkidego ezberdinen arteko “abiapuntuko baldintzez” ohartarazi du Cantok. “Euskadik du Estatuko bigarren maila sozioekonomiko eta kulturalik handiena, baina azkenekotan agertzen da Zientzietan eta irakurmenean”, azpimarratu du.
Ildo beretik, euskal hezkuntza-sistemaren “baliabide eta indarguneak” aipatu ditu, “nahiko ekitatiboa dena, errepikatze-tasa baxuagorekin eta jazarpenarekiko eraginpe baxuagoarekin”, baina “ez datozenak bat emaitza horiekin”. “Gure gizartearen baldintza sozioekonomikoek, Hezkuntzan egiten den inbertsioak eta ditugun baliabideek ez lituzkete eman behar datu horiek. Zerbaitek huts egiten du, garbi dago”, nabarmendu du.
Hala, Eusko Jaurlaritzari dei egin dio har dezan bere erantzukizuna egoerari buelta emateko. Cantoren esanetan, “hezkuntza-komunitate osoa” hartu beharko du kontuan prozesu horretan. Azkenik, duela gutxi aurkeztu izan den 2026ko diagnostiko-ebaluazioaren konklusioetako bati erreparatu dio, zeinak aitortzen baitu ikasleek emaitza hobeagoak lortzen dituztela “ebaluazioa edo azterketak beren ama-hizkuntzan egiten dutenean”.