Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Botoa emanez indartu egiten dira gure erakundeak. Sinetsirik nago nire botoarekin zerbitzu publikoak indartzen laguntzen dudala”

PSE-EEko idazkari nagusiak Portugaleten gauzatuko du botoa emateko eskubidea, eta “etorkizun hobeago bat eraikitzeko” parte hartzera dei egin du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, depositando el voto en Portugalete para las elecciones del 28-M | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, gogoratu du gaur udal eta foru hauteskundeetan botoa emanez indartu egiten direla erakundeak, eta ildo jakin batean emanez gero euskal gizarte osoari etorkizun hobe bat ekar diezaiokeela. 

“Hauteskunde egun guztiak pozaren eta ilusioaren egunak dira. Ni ere halaxe etorri naiz lehen aldiz botoa ematera Portugaleten. Gure erakundeak indartzeko aukera bikaina dugu gaur, oso-oso garrantzitsua da etorkizunik onena izan dezagun. Botoa ematera etorri naiz, zeharo sinetsita nire botoarekin erakundeak indartsuago bilakatuko direla, zerbitzu publikoak indartuko direla eta etorkizun hobeagoa eskainiko zaiola gure gizarteari”, adierazi du.

?️Gure erakundeak indartzeko eta zerbitzu publiko indartsuagoak izateko aukera bat dugu gaur.

Botoa da gure gizarteari etorkizun hobe bat eskaintzeko tresna. #LoQuePiensas#28M pic.twitter.com/rAIvr4QSFI

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 28, 2023

Komunikabideei egin dien adierazpenetan, Anduezak adierazi du hauteskunde eguna amaitzen denean hautesleek Euskal Sozialistek egin izan duten lana eta erakundeetan bete izan duten ibilbidea babestuko dutela.  “Horixe da Euskal Sozialistek egiten dugun apustua, horixe da azken lau urteotan egin izan duguna gobernu guztietan, eta arratsaldeko zortzietatik aurrera indar handiago izateko beste aukera bat zabalduko dela espero dut eta nahi dut”, esanez amaitu du.