Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “EAJk alkate sozialistei trabak jartzen jarraituko du ala hasiko da behingoz laguntzen?”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Santutxun Nora Abeterekin eta Teresa Laespadarekin egindako mitin batean, Euskadi “ez dagoela jolaserako” ohartarazi die nazionalistei.


1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, con la candidata a diputada general de Bizkaia, Teresa Laespada, y la candidata a la Alcaldía de Bilbao, Nora Abete, en Santutxu | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, alkate sozialistekin leialtasunez eta erakunde-erantzukizunez joka dezan egin dio dei EAJri datozen M-28ko hauteskundeen ondoren. Euskadik egonkortasuna eta aurrerabidea behar dituela ohartarazi du Anduezak, eta sozialistak direla bermea helburu horiek lortzeko, ondorioak herritarren mesedetan izango direlarik.


“Datorren igandean udal sozialista gehiago egongo dira, eta nik hauxe galdetzen diot EAJri: Alkate sozialistei trabak jartzen jarraituko du ala hasiko da behingoz laguntzen eta leialtasunez lan egiten, guk egiten dugun moduan? Horixe da galdera. Euskadi ez dago jolaserako”, adierazi du.


Eneko Anduezak kanpainaren ekitaldi batean hartu du parte Teresa Laespada Bizkaiko ahaldungaiarekin eta Nora Abete Bilboko alkategaiarekin batera, eta galdera hori luzatu dio Andoni Ortuzar EAJko presidenteari, zuzenean aipatu gabe nazionalistek agintaldi honetan Irungo edo Eibarko bezalako udalerrietan izan duten jarrera, oztopatzailea izan baitute. Eta gogoratu du PSE-EEk ez duela inoiz EH Bildurekin hitzartu EAJri alkatetzak kentzeko, baina EAJk sozialistei alkatetzak kentzeko itunak egin izan dituela EH Bildurekin. “Sozialistak egonkortasunaren eta aurrerabidearen bermea gara”, nabarmendu du.

Datorren #m28-an udal sozialista gehiago egongo dira.
EAJk alkate sozialistei trabak jartzen jarraituko du ala hasiko da behingoz laguntzen eta leialtasunez lan egiten, guk egiten dugun moduan? #LoQueVotasImporta #VotaPSOE pic.twitter.com/oOsIMBINAz

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 24, 2023


PedroSanchezen Gobernuak herritarren mesederako bultzatutako hainbat neurriren kontra egin izana ere leporatu dio Eneko Anduezak EAJ alderdiari, Etxebizitzaren Legea edo garraio publikoetako deskontuak, esate baterako. “Badakigu askok erabiltzen dutela euskal hitza, baina gero antzematen zaie nondik doazen. Jendearen alderdia direla diote, baina galdetu beharko zaie zein jenderena. Gehiengo sozialarena, behintzat, ez dut uste direnik”, esan du.


Buruzagi sozialistaren iritziz, bere alderdia “positiboan” ari da egiten kanpaina, proposamenak eta argudio politikoak eskaintzera zuzentzen da. “Mezu suminduak eta elkarren arteko askotariko salaketak ikusten ditut azkenaldian, baina gu geurera gaude. Nazionalisten arteko borrokak eurentzat lagatzen ditugu. Suminduran ikusi nahi gaituenak, ahaztu dadila gutaz”, adierazi du.


Azkenik, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du “haizeak aurpegitik” jotzen duela, “jendeak gobernuetan sozialistak egotea nahi badute ez dutela inolako itzulingururik behar” azpimarratuz. “Botoa guri ematea da gu gobernuetan egoteko biderik zuzenena”, azpimarratu du