Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Nazionala

Eneko Andueza: “Gu gara balantzaren ardatza; gu gabe, Euskadi alde subiranistenera eroriko litzateke, eta ez litzateke horren soziala eta aurrerakoia izango”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du M28ko kanpainan “herri gisa jokoan asko” dagoela, eta erakunde guztietan politika sozialistek dakartzaten urratsekin jarraitu behar dela

Batzorde Nazionalaren aurrean, horrek hauteskunde zerrendak onartu dituenean, adierazi du udal sozialista gehiagorekin Euskadik aurre egin ahalko diela herrialdeak behar dituen eraldaketei

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, dirigiéndose al Comité Nacional junto a las candidatas a las alcaldías de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, San Sebastián, Marisol Garmendia, y Bilbao, Nora Abete, y las candidatas a diputada general de Álava, Cristina González, de Bizkaia, Teresa Laespada, y el candidato a diputado general de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio | Foto: Socialistas Vascos

Politika aurrerakoiak garatzeko orduan eta Euskadin gehiengo sozial bat izateko Euskal Sozialistek duten garrantzia azpimarratu du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak. Eneko Anduezak Euskal Sozialisten Batzorde Nazionalaren aurrean esan ditu hitz horiek, maiatzaren 28ko hauteskunde-zerrendak onartzeko bildu denean. Kongresuen arteko organo gorena denaren aurrean, balioa eman dio sozialistek Euskadin duten zentraltasunari eta eztabaida herritarren benetako beharretara zuzentzeko egiten duten ahaleginari, EAJren eta EH Bilduren nahi subiranistetatik aldenduz horrela. Buruzagi sozialistaren esanetan, datorren hauteskunde kanpainan “asko dugu jokoan herri gisa”, ez bakarrik udal eta diputazioak nork gobernatuko dituen ikusteko, baita sozialistak erakunde guztietan garatzen ari diren politikei esker gizarte modura urratsak ematen jarraitzeko gai izango garen jakiteko ere.

“Gu gara balantzaren ardatza. Gu gabe, Euskadi alde subiranistenera eroriko litzateke, eta ez litzateke horren soziala eta aurrerakoia izango. Horregatik, ezinbestekoak gara. Traba egiten dugu, antza, bide bat markatzen dugulako, ahots propioa duen eta isiltzen ez den konplexurik gabeko sozialismo hori garelako. Traba gara denborak arrazoia ematen digulako! Gobernuen buruan gaudelako eta erritmoa markatzen dugulako! Gure agenda aurrerakoia aurrera doalako!”, izan dira bere hitzak.

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, M28an “benetako politika” egongo da jokoan. “Sozialistak gara koherentzia ematen dioguna era integral batean politika egiteko modu bati. Gure erabakiak egituratzen dituen koherentzia hori gara, goitik beheraino funtsezkoak bilakatzen dituenak. Udalik txikienetik hasi eta Europako gobernuraino. Erabakiak gehiengo sozialaren arazoak konpontzera zuzentzen dituen begirada hori gara”, azpimarratu du. 

Gu gara balantzaren ardatza.  Gu gabe, #Euskadi alde subiranistenera eroriko litzateke, eta ez litzateke horren soziala eta aurrerakoia izango.

Horregatik, ezinbestekoak gara.  #DefiendeLoQuePiensas
⁰#28M pic.twitter.com/lTCFhCVa0b

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 11, 2023

Politika modu hori egiteko adibide gisa, Euskadin abian jarritako neurri batzuk ekarri ditu gogora Eneko Anduezak, hots, Lanbideren erreforma edo etorkizunean onartuko direnak, tartean Idoia Mendia lehendakariordeak sustatutako Enpleguaren Euskal Legea. Era berean, balorazio positiboa egin du bai Iñaki Arriola sailburuaren, bai Garraioko hiru foru diputatuen –hirurak, sozialistak– lanari buruz, operadoreetan deskontuak %50eraino handitzearen harira. “Sozialistei esker, gaur errealitatea dira Euskotrenen, Metroan, Lurraldebusen edo Bilbobusen”, adierazi du. 

Europako funtsak

Aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan edo Next Generation funtsen ezarpenean Pedro Sanchezen Gobernuak Europan erakutsitako lidergoa ere hizpide izan du buruzagi sozialistak. Eta esan du Europa osoan ezartzen ari den egitasmo sozialdemokrata salbamendu bat dela jende askorentzat, eta Espainian politika sozialistek izan dituzten ondorio ekonomiko positiboak azpimarratu ditu. “Hazkunde datuek, enplegukoek, Europako batez bestekoaren oso azpitik den inflazioaren datuek abalatzen duten berme hori gara. Nazioarteko erakunde guztiek txalotzen duten adibide hori gara”, adierazi du. 

Bukatzeko, Rodolfo Ares zendu berria ekarri du gogora Anduezak. “Hastera doan kanpainan, dena emango zuen, eskuorrien, ekintzen, diskurtsoen eta abarren gainean egongo zen. Deika eta deika itoko zituen hautagaiak, kanpainaren koordinatzaileak, elkarteak. Kalea bazterrik bazter zapaltzeko esango zigun. Jendearekin egon gintezela. Eta hori da egin behar duguna. Horixe da egin diezaiokegun omenaldirik onena. Kanpainarik onena egitea. Borroka horretan lepoa ematea”, esan du.