Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gobernu indartsu bat nahi dugu, aurrerakoia, aukera berdintasuna bermatuko duen bat”

PSE-EEko idazkari nagusiak “etorkizun hobeagoa, distrakziorik eta endredorik gabea” iragarri du euskal Ganberan akreditatu izan den legebiltzar taldearen aurrean aurrenekoz hitz egin duenean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el Parlamento Vasco junto al resto de parlamentarios y parlamentarias del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Eusko Jaurlaritza berria eratzeko negoziazioetan “behar den denbora” hartuko dela ohartarazi du. Halaber, esan du “Gobernu indartsua, aurrerakoia eta Euskadin aukera berdintasuna bermatuko duena” izan beharko duela. Anduezak programa anbiziotsu baten alde egin du osasun sisteman kalitatea berreskuratzea, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, enplegu duina, industriaren digitalizazioa edo etxebizitzarako sarbidea bezalako erronkei heldu ahal izateko.

 “Negoziazio bat abiarazi dugu EAJrekin, eta laster emaitzak emango dituela espero dugu, baina eraginkorra izan dadin nahi dugu, programa anbiziotsu bat prestatzeko gauza izango dena, aurrean ditugun erronka handiei erantzuna eman ahal izateko eta Gobernu indartsu bat, aurrerakoia eta aukera berdintasuna bermatuko duena, eratu ahal izateko. Ez dugu denbora galtzen jardungo, baina etorkizunari begiratzeko nahia duen Euskadi honek merezi duen akordioa lotzeko eskatzen dena hartuko dugu”, adierazi du.

PSE-EEko hamabi legebiltzarkideek euskal Ganberan akreditatzeko izapidea bete dute eta idazkari nagusiarekin bilera bat egin dute ondoren, zeinak berriz ere datorren legegintzaldira lehentasunak aipatu baitizkie.

 “Gure lehentasunen zerrenda egiten dudan bakoitzean, sozialistek halako edo harako saila zuzendu nahi dutela espekulatzen da. Guk nahi duguna da etorkizun hobeago bat bermatzea, distrakziorik eta endredorik gabe. Eta helburu hori lortzeko egingo dugu lan, Alderdi Sozialistaren 145 urteko bizialdian –iragan astean heldu ginen zifra horretara– mugitu izan gaituen berbera baita, hain zuzen ere”, adierazi du.

Negoziazio bat abiarazi dugu EAJrekin, eta laster emaitzak emango dituela espero dugu, baina eraginkorra izan dadin nahi dugu, programa anbiziotsu bat prestatzeko gauza izango dena, aurrean ditugun erronka handiei erantzuna eman ahal izateko eta Gobernu indartsu bat…       pic.twitter.com/ggDRFhRgxV

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 7, 2024

Legebiltzarreko lanak duen garrantzia ere azpimarratu du Anduezak, eta aurreko legegintzaldiko mugarri batzuk aipatu ditu, esatera, Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren Legea, Enpleguaren Legea, Mugikortasun Jasangarriaren Legea edo Kontsumitzaileen Estatutua onartu izana, Hezkuntzarena edo Klimaren Aldaketarena bezalako beste batzuez gain, guztiak sozialistek zuzendutako sailek abiatu zituztenak, hain zuzen ere.

Buruzagi sozialistak hauteskunde kanpainan egindako lana ekarri du gogora. “Asko borrokatu dugu, kale asko zapaldu izan ditugu, tribuna askotara igo izan gara eta euskaldun askori entzun izan diegu honaino heltzeko. Orain, berriz, gure printzipioak eta gure programa defendatzeko erantzukizun itzela dugu aurrean, horretarako aukeratu izan gaituzte. Euskadiko legegintzaldi berri baterako bidea hasten da gaur, eta ilusioz eta erronkaz beterik azaltzen zaigu”, azaldu du.

Eta esan du lortu dituzten 150.000 boteak politika beste era batera egiteko berme bat direla eta Alderdi Sozialistaren pisua, presentzia eta erabakitzeko gaitasuna indartzen dutela.

 “Egonkortasuna ematen diegu gobernuei, eman behar direnera emanik egon daitezen, pertsonentzako gobernatzera, alegia eta, aldi berean, politika aurrerakoiak, eskubideen berdintasuna eta justizia soziala defendatzen ditugu. Legebiltzar honetan gaur egiten dugun agerraldiak, eta aste batzuk barru datorren Eusko Jaurlaritzan ere, okerrik ez bada, egingo dugunak, helburu garbi bat du: politika egiteko bestelako era bat defendatzen dugu, pertsonak erdigunean jartzen dituena, euren kezkak konpontzera emanik dena”, adierazi du.