Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Legegintzaldi honetan une oso nahasiak bizi arren, sozialistek pentsioak edo LGSa igo izan ditugu”

Herrialdeari “egonkortasuna emateko” eta udal askoren buruan “aldaketa lasai” bat proposatzeko bere alderdiak duen garrantzia eta gaitasuna azpimarratu ditu PSE-EEko idazkari nagusiak

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en la Cadena Ser| Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek egin izan duten lana nabarmendu du gobernuetan gehiengo sozialaren alde egin izan dituen politiken harira. Anduezak esan du pentsioen eta gutxieneko soldataren igoera edo garraio publikoetarako hobaria bezalako politika aurrerakoi horiei esker, herritarrei lagundu ahal izan zaiela pandemiaren eta Errusiak Ukraina inbaditzearen ondorioz sortutako koiuntura oso zail batean.

 “Legegintzaldi honetan une oso nahasiak bizi arren, sozialistek pentsioak edo LGSa igo izan ditugu. Erakutsi izan dugu konpromisoa dugula lurralde honekin eta gure erakundeekin”, adierazi du. SER katean egin dioten elkarrizketa batean, Eneko Anduezak adierazi du proiektu sozialista “aldaketa lasai, arduratsu eta ilusiozkoaren” adierazgarri dela Euskadiko hiri eta udalerri askotan. Eta beste herri batzuetan ere egonkortasunean laguntzeko eta politika sozialetan urratsak emateko sozialistek egiten ari diren lan aitzindaria goraipatu du. “Horrek adierazten du zein den sozialistek gobernuetan duten balioa. Askoz balio handiagoa du alkatetza gure eskuetan bada”, esan du.  

Alderdi Sozialistak inoiz ez du EH Bildurekin hitzartu EAJri alkatetzak kentzeko.

Baina haiek EH Bildurekin hitzartu dute guri alkatetzak kentzeko.

@SEReuskadi
#LoQueVotasImporta pic.twitter.com/vT8cyrdhhs

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 23, 2023

M-28aren ondoren itunak egiterakoan seinale okerrak bidaltzen zituztela esanez Andoni Ortuzar EAJeko buruak sozialisten kontra egindako adierazpenei buruz, PSE-EEko idazkari nagusiak erantzun dio bere alderdia gobernatzen egongo dela “proposatzen ari garen eta gauden gobernu guztietan egiten ari garen politikak burutzeko”.

“Andoni Ortuzarri berari egin behar litzaioke, beharbada, galdera. Alderdi Sozialistak inoiz ez du EH Bildurekin hitzartu EAJri alkatetzak kentzeko. EAJk, ordea EH Bildurekin itunak egin ditu Trapaga edo Lasarte-Oria bezalako toki batzuetan sozialistei alkatetzak kentzeko. Haiek behintzat badute esperientzia kontu horretan”, gogoratu du. 

Bukatzeko, Anduezak azpimarratu du sozialistak “leialak” direla gobernuetan eta “herritarren bizitza hobetzen” laguntzen dutela. Horrez gain, adierazi du bere alderdia “inoiz baino erabakigarriagoa” izango dela euskal politikan datorren M-28ko hauteskundeen ondoren.