Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Neurri fiskalak progresiboak izan behar dira, elkarrizketaren eta negoziazioaren emaitza”

PSE-EEk bilera bat eskatu dio EAJri PFEZa deflaktatzeko proposamena jorratzeko

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en los estuidos de Radio Euskadi durante el programa ´Ganbara´ | Foto: Socialustas Vascos.

Euskadi Irratiko “Ganbara” programan egin dioten elkarrizketa batean PFEZaren taulak deflaktatzeko proposamenaren inguruan egindako galderari erantzunez, PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du foru ogasunek egingo duten edozein aldaketa gehikortasunaren irizpideei jarraituz egin behar dela, eta aurreratu du bilera bat eskatu duela Euskal Sozialisten eta EAJren arduradunen artean jarrera amankomun bat adosteko, “elkarrizketaren eta negoziazioaren fruitua” izango dena.

Sozialistek bilera bat eskatu diogu EAJri #Euskadi-n ezarriko diren neurri fiskalak progresiboak izan daitezen eta erakundeek gehiengo sozialak eskatzen dituen politika sozialak aplikatzeko baliabideak edukitzeko aukera izan dezaten.

📻 @ondavasca #HacemosEuskadi pic.twitter.com/WaknjGrX3S

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 27, 2022

Gaur bertan eskatu diogu bilera bat gure bazkideari, EAJri. Ezberdinen arteko elkarrizketaren eta negoziazioaren aldekoak gara behar diren neurriak hartzeko, baina joka dezagun ganoraz eta arduraz eta, noski, hel diezaiogun egoera honi gizartearen gehiengoari ongizatea ekarriko dioten politika sozialak indartzeko, hobetzeko eta aplikatzeko aski diru-sarrera izateko bermerik handienarekin”, azaldu du.

Transferentzien negoziazio prozesuari buruz, Eneko Anduezak gogoratu du Pedro Sánchezen Gobernuarekin 11 eskumen eskualdatu izan direla 2018tik hona, eta Mariano Raxoiren exekutiboekin, berriz, ez zela izan batere. Buruzagi sozialistak esan du EAJren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, ez duela “oso garbi izan behar” zein diren euskaldunen interesak, esan baitu bere alderdia ez dagoela konprometituta ez Sánchezekin ez Feijóorekin.