Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Errealitatea ez da inkestekin eraikitzen, lanarekin eta beti erne eta tinko egonez baizik”

PSE-EEko idazkari nagusiak “duela lau urtekoa baino askoz emaitza hobea” iragarri du Eibarren Jon Iraola alkatetzarako hautagaiarekin eta Jose Ignacio Asensio ahaldun nagusigaiarekin batera egindako mitin batean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al candidato a diputado general de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio, el alcalde de Eibar y candidato a la reelección, Jon Iraola, y la segunda teniente de alcalde de Eibar, Ana Telleria | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, alderdi nazionalistek inkesten bidez EAJri eta EH Bilduri protagonismo esklusiboa emanez hauteskunde-agertoki bat aurkezteko saialdiaren kontra azaldu da. Anduezak adierazi du sozialistak erabakigarriagoak izango direla M28-ren ondoren, euskal taula politikoaren zentraltasunean jarriko direla.

“Errealitatea ez da inkestekin eraikitzen, lanarekin eta beti erne eta tinko egonez baizik. Kontua EAJren eta EH Bilduren artean dagoela ikusarazi nahi dute, baina oker dabiltza. Sozialistak inoiz baino erabakigarriagoak izango gara, orain dela lau urte baino oraindik askoz hobeto joango zaigu”, adierazi du. 

Eneko Anduezak mitin batean hartu du parte Jose Ignacio Asensio Gipuzkoa ahaldun nagusigaiarekin, Jon Iraola Eibarko alkate eta berrautatzeko hautagaiarekin eta Ana Telleria Eibarko idazkari nagusiarekin batera, eta esan du “herritarren interesa edozein interes alderdikoiren gainetik” dagoela. “Martxan jarri izan dugun politika bakoitza ahaleginari esker izan da”, azpimarratu du.  

#M28-ren hauteskundeak EAJren eta EH Bilduren harteko kontua izango dela ikusarazi nahi digute inkesten bidez, baina oker dabiltza.

Sozialistak inoiz baino erabakigarriagoak izango gara, orain dela lau urte baino oraindik askoz hobeto joango zaigu. #VotaLoQuePiensas #VotaPSOE pic.twitter.com/9pze24bass

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 19, 2023

Eneko Anduezak pertsonen ongizatea hobetzera zuzendutako neurri sozialistak goraipatu ditu, besteak beste, pentsioen eta LGSren igoera, Lan Erreforma edo garraioetako deskontuak. Onartu berria den Etxebizitza Legea ere aipatu du, “aukera” gehiago dakartzana, batik bat, gazteentzat, euren udalerrian bertan emantzipatu ahal izateko. 

Buruzagi sozialistak adierazi du legegintzaldi zail batean unerik makurrenetan “bere onena” eman izan duen alkate bat duela Eibarrek. “Hor ikusten da benetan nork dakien gobernatzen”. Eta armaginen herrian bi alternatiba besterik ez daudela esan du. “Bi aukera bakarrik daude Eibarren. Alderdi Sozialista, ala EH Bildu”, adierazi du.  

Anduezak, halaber, esan du Eibarren ezin dela ezer espero EAJrengandik eta EH Bildurengandik, “beti ezezko ematen daudelako”. Eta udalerriarentzat garrantzitsuak diren proiektuetan bi alderdiek azaldutako kontrako jarrera seinalatu du, esaterako polo teknologikoa, hiria zientzian erreferente bilakatu duena, Errebal edo Eibarko Ospitalea, batzuentzat “kapritxo bat” omen zena. “Eibar ereduzko hiri bat izatea lortu duten proiektu eraldatzaileak gauzatu izan ditugu”, esan du.